Efemeridea 2025ko uztailaren 22a

1936ko uztailaren 22a: Otxandioko bonbardaketa

Biztanleria zibilaren aurka egindako bonbardaketa beldurgarrien lehen entsegua izan zen.

Reconstrucción del bombardeo en la plaza Andikona. Cuadro del otxandioarra Santi Capanaga. Reconstrucción del bombardeo en la plaza Andikona. Cuadro del otxandioarra Santi Capanaga.

1936ko uztailaren 22an, Logroñoko Recajo aerodromotik atera ziren bi Breguet Br. 19 gerra-hegazkin agertu ziren Otxandion, bertan herriko jaiak ospatzen ari zirela.

Hainbat lekukok esan zuten bezala, 70 metrotik behera hegan eginez, pilotuek haur ugari erakarri zituzten hegazkinen ingurua keinuak eginez, aurreko egunetan gertatu bezala, panfletoen zaparrada espero zutela.

Hainbat itzuli egin ostean, Breguet Br. 19 bonbaketariek herrigunea bonbardatu eta metrailatu zuten 25 bat minutuz; hainbat aldiz egin zituzten erasoak eta hegazkinok zeramatzaten bonba guztiak jaurti zituzten.

Otxandioko Andikona plazaren kontrako erasoak 61 hildako eta zauritu ugari utzi zituen, horietako gehienak haurrak. Matxinada militar frankistaren osteko laugarren eguna zen.

Otxandiokoa izan zen tropa frankistek biztanleria zibilaren aurka egindako lehen bonbardaketa, baina ondoren beste asko etorri ziren, Durangon, Gernikan eta abarren

Informazio gehiago eskura daiteke Xabier Irujok 2015ean DEIA egunkariaren “Historias de los vascos” sailean idatzi zuen erreportajean.

Argazkia: Andikona plazan izandako bonbaketaren irudia. Santi Kapanaga otxandioarraren margolana.