Efemeridea 2020ko apirilaren 14a

1967ko apirilaren 12a: euskal abadeak erregimen franquistaren errepresioa salatzen eta Bandasko (Basauri) langileen alde

1937ko ekainean Bilbo frankistek harrapatu zutenetik ezinezkoa zirudiena gertatu zen hirian 1967ko apirilaren 12an, abadeak sotanaz jantzita eta Gobernuaren kontra manifestazioan.

1967ko apirilaren 12a: euskal abadeak erregimen franquistaren errepresioa salatzen eta Bandasko (Basauri) langileen alde

1937ko ekainean Bilbo frankistek harrapatu zutenetik ezinezkoa zirudiena gertatu zen hirian 1967ko apirilaren 12an, abadeak sotanaz jantzita eta Gobernuaren kontra manifestazioan. Izan ere Francoren diktadurak inondiko bedeinkaziorik bazuen onespen hori Eliza katolikotik hartutakoa zen eta apaizak erregimen katolikoaren kontra kalean agertzea azkenaren aurrekoa zirudiena.

 

Baina manifestazio hura ez zen espontaneoa izan, aurrekariak zituen bai urrunak eta bai hurbilak ere. Gerra zibilean euskal kleroaren, batez ere diozesanoa baina ez bakarrik hau, zati esanguratsu bat ez zen estatu kolpearen aldekoen ondoan lerrokatu eta, ondorioz, bere sostengua eman zion Eusko Jaurlaritzari eta Errepublikari. Klero honen oposizioak Francoren diktadurak iraun zuen artean gerran hartutako jarrerari eutsi zion.

 

Bestalde, 1966ko azaroaren 30ean Basauriko Laminación de Bandas en Fríoko langileek greba bat hasi zuten beharginek beraiek eratua Ekintza Katolikoko Langile Anaidiaren eta Langile Batzordeen bitartez. Bandasko grebari erregimenak eta fabrikako zuzendaritzak gogor erantzun zioten, baita langileek eutsi ere.

 

Langileen borrokaren eredu bihurtu zen Bandasko greba eta neurri bereko errepresioa jasan zuen. Aldi berean, Basauriko langileek hartu zuten elkartasuna ere ez zen txikia izan. 1967ko apirilaren laurako greba orokorra deitu zen Bandasko langileen alde ekiteko. Erregimenaren erantzuna ere berehalakoa izan zen.

 

Bandaskoei elkartasuna ematen zienenen artean Euskadiko hainbat apaiz zeuden, batzuk gazteak eta gerra ezagutu ez zutenak eta beste batzuk aurreko belaunaldikoak Francoren kontra 1936tik ziharduenak. Abadeotariko 80 inguru  izan ziren 1967ko apirilaren 12an Bilboko kaleetan zehar Bandasko langileen alde ibili zirenak.