Efemeridea 2021ko otsailaren 25a

1930: Euskal abertzaletasunaren elkartzea

Gaurkoa lako egun batean, 1930eko otsailaren 25ean, EAJ eta CNV alderdiak bateratzeko negoziazio ofizialak hasi ziren.

1930: Euskal abertzaletasunaren elkartzea

Gaurkoa lako egun batean, 1930eko otsailaren 25ean, EAJ eta CNV alderdiak bateratzeko negoziazio ofizialak hasi ziren.

 

Miguel Primo de Riveraren diktadurak iraun zuen aldian (1923-1930) CNV (Comunión Nacionalista Vasca) alderdiaren jarduera onartu zen; ez ordea, Aberri alderdiarena. Hala eta guztiz ere, euskal abertzaletasuna finkatu ezinik zebilen urte batzuk lehenago hasitako garapena. Hala, diktadura amaitutakoan, EAJren eta CNVren oinarriek bi alderdiak erakunde bakarrera batzeko asmoa agertu zuten.

 

Ingurumari horretan, 1930eko otsailaren 25ean, bi erakunde abertzaleak bateratzeko negoziazioak hasi ziren eta EAJk “bateratzeko oinarriak” bidali zizkion CNVri.

 

Hartu-emanen lehen emaitzaz, akordioa sinatu zuten alderdiek, funtsezko aldaketarik proposatu gabe eta Sabino Aranaren doktrinaren aipamena eginda. EAJ izendapena erabiltzea erabaki zen, bai eta “Jaun-Goikua eta Lagi-zarra” (idazkera batuan, Jaungoikoa eta Lege Zaharra) leloa mantentzea ere, edo JEL, leloari eustea ere.

 

Azkenik, behin betiko elkartzea 1930eko azaroaren 16an itxi zen, Bergaran egindako batzarrean. Horren ostean, abertzale liberalen talde batek EAE/ANV (Eusko Abertzale Ekintza) sortu zuen, eta euskal ezkertiarrengana hurbildu zen.

 

1932an, Luis Arana izendatu zuten alderdi batuaren buru 1930. urtearen amaieran.