Efemeridea 2021ko azaroaren 19a

19 urte bete dira Prestige hondoratu zenetik

Petrolio-ontziaren hondoratzeak Bizkaiko Golkoan ezagutzen den hondamendi handienetakoa eragin zuen.

19 urte bete dira Prestige hondoratu zenetik

Gaurkoa lako egun batean, 2002ko azaroaren 19an, Prestige petrolio-ontzi zaharra Galiziako kostaldearen aurrean hondoratu zen. 77.000 tona fuel zeramatzan eta Bizkaiko Golkoan inoiz izan den hondamendi ekologiko handienetakoa eragin zuen.


Egun gutxi batzuk geroago, ezbeharrak eragindako ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak arintzeko eta erantzukizunak eskatzeko, ‘Nunca Mais’ plataforma sortu zen. Hainbat motatako 200 elkarte eta antolakundek (kultura-, politika- eta ekologia-elkarteak auzo-elkarteak, sindikatuak, kofradiak, arrain-ekoizle eta merkaturatzaileak…) baino gehiagok osatutako kolektibo horren lana eta ahalegina aintzatetsi zituen Sabino Arana Fundazioak urte horretako sarietan.