Prentsa oharra 2023ko otsailaren 24a

Gregorio Arrien historialariaren «¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940», Ebook formatuan eskuragarri

  • Sabino Arana Fundazioaren (SAF) lehen liburu elektronikoa da. Prezioa 15 euro
  • Euskal haurren Erresuma Batuko erbestealdia ezagutzera eman eta zabaltzeko erreferentziazko lan honen argitalpen inprimatua aspalditik agortuta dago.
  • Ikertzaileek etengabe eskatzen dutenez, SAFek interesdun guztien eskura jarri du webgunean.
Gregorio Arrien historialariaren «¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940», Ebook formatuan eskuragarri Gregorio Arrien historialariaren «¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940», Ebook formatuan eskuragarri

Irakaskuntza-arloko profesionalek eta, 1937. urtean, Bretainia Handira ebakuatutako neska-mutikoen senideek Gregorio Arrien historialariak idatzitako «¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940» liburua eskuratzeko aukeraz etengabe galdetzen dutenez, Sabino Arana Fundazioak horien guztien esku jartzea, Ebook bertsioan, erabaki du lana webgunean jarrita.

Izan ere, lana SAFen aurkeztu eta gutxira, 2014an, edizio inprimatua laster agortu zen, eta ordutik hona jende askok eskuratu nahi izan du aleren bat.

Eusko Jaurlaritzaren Londresko ordezkaritzatik, beste iturri artxibistiko eta hemerografiko batzuetatik eta zuzeneko protagonisten ahozko lekukotza ugarietatik jasotako dokumentazio aberats eta ordura arte ia argitaratugabea zenekoan oinarrituta, lan osoa eta mardula (902 orrialde) idatzi zuen Gregorio Arrien historialariak. Lan horretan, doi-doi jorratzen dira euskal haurren Erresuma Batuko erbestealdiaren nondik norako guztiak.

¡Salvad a los niños! liburuan, Euskadiko gerra, haurren ebakuazioa eta horiek esparru eta barnetegietan izandako bizitza kontatzen dira; era berean, haurren laguntzaileen historia, maistra eta apaizen historia, Londresko ordezkaritzaren historia eta Britainia Handira iritsi ziren gainerako euskal erbesteratuen historia ere kontatzen da. Datu berri asko dakartza lan horrek, eta lehendik ezagutzen zenaz gain, irakurleak xehetasun ugari aurkituko ditu bilketa-lan horretan, euskaldunek gerratik ihesi Erresuma Batuan emandako aldia zehatz-mehatz deskribatzen dutenak. Erreferentziazko lana da, beraz, Britainia Handiko euskal erbestealdia ikertzen dutenentzat eta Erresuma Batuan aterpe aurkitu zuten euskaldunen oroimen historikoarentzat.