Prentsa oharra 2022ko maiatzaren 4a

Salaketatik haratago: Indarkeria matxistaren biktimen erreparazioa

Norma Vazquez psikologo eta indarkeria matxistan adituak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, maiatzaren 4an, asteazkenarekin, 18: 00etan

Hitzaldia \ Hitzaldia "Indarkeria matxista: erreparazioa eta salaketa", por Norma Vazquezen eskutik.

«Indarkeria matxistaren aurka, erreparazioa eta salaketa», dio Norma Vazquezek. Indarkeria matxistan adituaren arabera, «unean uneko egoeretan edo egunero, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak salatzeko moduko delitu baten biktima dira, baina, hala ere, denbora luze-luzean, arreta jarri da haien portaeran edo harremanak lantzeko moduan, gertatzen zaienaren partaide direla edo bikote- zein familia-gatazka badutela pentsarazteko».

Psikologoaren ustez, «biktimen erreparazioaren ikusmoldetik lan egitea okerreko iritzi hori alde batera uztea da, eta, bestetik, emakumeek jasaten duten indarkeriak euren bizitzako hainbat arlotan dakarren kaltea aintzat hartzea da. Hala, erreparazio hori bideratzerakoan, botere publikoek nahitaezko eginbidea dute, eta gizarte osoak konpromisoa».

Gai horiek guztiak jorratzeko, Norma Vazquezek hitzaldi bat emango du datorren asteazkenean, maiatzak 4, 18: 00etatik aurrera Sabino Arana Fundazioan.

Norma Vázquez mexikarra da jatorriz eta Bilbon bizi izan da azken 24 urteotan. Norma duela 40 urte hasi zen feminismoan eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekinbidean jaioterrian. Hainbat taldetako kide izan da, hala nola CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministakoa.

1992 eta 1998 urteen artean, ‘Las Dignas’ elkarte feministako kide izan zen El Salvadorren. Bilbon, Sortzen aholkularitza-etxea sortu zuen, hau da, indarkeria matxista ikertzen eta  horren aurka jarduten eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen espezializatutako aholkularitza-etxea.

Vazquezen  ikerketa-lerro nagusia emakumeen aurkako indarkeria da, eta horren inguruan ikertu, prestakuntza eman eta hainbat erakunderi aholkularitza eman die.