Prentsa oharra 2023ko martxoaren 2a

«Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» lanak argiro erakusten du erlijioak Irujoren jardun politikoan izan zuen eragin erabakigarria

Patxi Agirre Arrizabalaga historialariak, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Iñaki Anasagastik lagundurik, «Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» deritzon liburua aurkeztu du gaur arratsaldean SAFen egoitzan.

Iñaki Anasagasti, Patxi Agirre eta Mireia Zarate. Iñaki Anasagasti, Patxi Agirre eta Mireia Zarate.

Patxi Agirre Arrizabalaga historialariak, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Iñaki Anasagastik lagundurik, «Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» deritzon liburua aurkeztu du gaur arratsaldean SAFen egoitzan.

Honako lan hau egilearen doktoretza-tesiaren emaitza da, eta historialari batzuek Manuel Irujoren biografiatzat hartu dute, hots, XX. mendearen lehen erdian piztu zen euskal abertzaletasunaren modernizazioaren eragile nagusietakoaren biografiatzat, erlijioa kontakizunaren ardatz hartuta.

Liburuan, honako alderdi hauek jorratzen dira: II. Errepublikako Autonomia Estatutuari buruzko eztabaida erlijiosoak; Irujoren jarrera irmoa, Donostian, 1936ko uztailean izandako kolpe militarra galgatzeko, ordena publikoari eusteko eta lehen orduetako exekuzioak agintzeari uko egiteko; Errepublikako ministro gisa egindako lan humanitario handia; Josep Maria Torrent Bartzelonako bikario nagusiarekin izandako gatazkak, Gerra Zibilean eremu errepublikarrean kultua berrezartzeko; Josep Maria Trías eta Unió Democràtica de Catalunya alderdiarekin izandako arazoak, Errepublikaren eta Vatikanoaren arteko harreman diplomatikoak berrezartzeko; iheslariei eta erbesteratuei emandako laguntza; POUM (Batasun Marxistaren Langileen Alderdia) alderdiko buru Andreu Nin bilatzeko ahalegina; Europako Demokrazia Kristaua; pentsalari handi batzuek, hala nola Jacques Maritain eta Emmanuel Mounier filosofoek euskal abertzaletasunean izan zuten eragina; ETAren indarkeriaren eta frankismo berantiarrean nahiz trantsizioan egindako estatu-krimenen aurkako gaitzespena; EAJ-PNVren 1977ko Batzar Nazionala...

Patxi Agirreren liburua argitaratzailearen webgunean (Espainiako Justizia Ministerioaren webgunean) dago eskuragarri, eta doan deskarga daiteke:
https://www.mjusticia.gob.es/es/AreaTematica/DocumentacionPublicaciones/InstListDownload/IRUJO_TEX_WEB.pdf