Prentsa oharra 2023ko maiatzaren 17a

Arrazola Aranzadi familiak Engrazio Aranzadi "kizkitza"ren agiriak eman dizkio Sabino Arana Fundazioari

Aranzadi, abertzaletasunaren ideologo handienetarikoa izan zen gerra aurrean eta “Euzkadi” egunkariaren zuzendaria.

Donación de documentos de Engrazio Aranzadi
  • 2023ko maiatzaren 17a, asteazkena
  • Sabino Arana Fundazioa

Atzo, Engrazio Aranzadiren jaiotzatik 150 urte bete diren urtearen barruan, Joxe Mari Arrazola Aranzadik bere aitona Engrazioren artxiboaren zati garrantzitsua eman zion dohaintzan Sabino Arana Fundazioari.

Aranzadi, EAJren eratzaileetakoa Gipuzkoan, urte luzez “Euzkadi” egunkariaren zuzendari eta hasieratik gerrara artean alderdi jeltzalearen ideologo handienetakoaren txostenez, eskutitzez eta liburuxkaz osaturiko dokumentazio honek aurretik Sabino Arana Fundazioak gordetzen duen Aranzadiren dokumentazioa osatzen du. Dokumentazio berri honekin euskal abertzaletasunaren historian nortasun eta izate handia izan zuen Engrazio Aranzadiren eta bere garaia argitzeko datu asko eskuratuko ditugu eta Sabino Arana Fundazioaren asmoa eta konpromisoa da albait azkarren gurera heldu berri diren agiri guztiok ikertzaile guztien esku jartzea.