Prentsa oharra 2023ko otsailaren 10a

Julene Urzelai eta Emakume Abertzale Batzako emakumeei omenaldia Azkoitian

Mireia Zarate, Iñigo Urkullu y Javier Zubizarreta Mireia Zarate, Iñigo Urkullu y Javier Zubizarreta

Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioko (SAF) presidenteak parte hartu du gaur Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udalak Julene Urzelai azkoitiarrari egin dioten omenaldian. Julene Urzelai joan den mendeko Emakume Abertzale Batza emakume abertzaleen elkartearen ikonoetako bat da.

Ekitaldian Lourdes Umerez artistaren busto bat inauguratu da eta SAFen Abertzaletasunaren Museoak antolatutako "Emakumeak Aberria Eginez" erakusketa zabaldu da, Portaleburuko erakusketa aretoan egongo delarik ikusgai otsailaren 10etik 26ra bitartean.

Lehendakariak eta SAFeko presidenteak ez ezik, ekitaldian Juleneren senideek ere parte hartu dute, besteak beste, Caracasetik (Venezuela) etorritako Mikel Zamacona semeak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatuak eta Javier Zubizarreta alkateak, besteak beste.