Hitzaldia 2019ko azaroaren 28a

“Kondairazko pertsonaiak: heroiak eraikitzen”, Oskar Benegas mediku eta idazlearen eskutik

•    Bihar, asteazkena, abenduaren 4an, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

“Kondairazko pertsonaiak: heroiak eraikitzen”,  Oskar Benegas mediku eta idazlearen eskutik

Helduak Elkarteak, Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean, antolatutako hitzaldi-zikloaren barruan, Oskar Benegas mediku eta idazleak “kondairazko pertsonaiak: heroiak eraikitzen” deritzon hitzaldia emango du bihar, asteazkena, abenduaren 4an, 19:00etatik aurrera, Fundazioaren egoitzan.

 

Lanbidez medikua, irakurle sutsua eta historiaren zale amorratua dela, Oskar Benegasek hiru eleberri argitaratu ditu, horietatik azkena, “Heredero mío” izenekoa, 2017an. Datorren asteazkeneko hitzaldian, eleberrietarako pertsonaien sortzaile gisa duen eskarmentutik abiatuta, horien atzean ezkutatzen diren sekretuen berri emango du: zerk edo nork inspiratzen duen, pertsonaia baten nortasuna nola sortzen duen, itxura fisikoa eta, benetan existitu izan balitz, egokituko litzaiokeen testuinguru historikoaren barruan nola jokatuko lukeen. Hori guztia modu atsegin eta parte-hartzailean, entzuleek irudimena landu eta nork bere heroiak sor ditzan.