Hitzaldiak eta Mintegiak

Urtean zehar gure Fundazioak hitzaldi, mintegi eta liburuen aurkezpen batzuk egiten ditu gure memoriaren berri emateko. Halako ekitaldietan parte hartzen dute askotariko esparrutan adituak diren pertsonek eta gizarte osoarentzat zabalik egiten dira.

10
Aza
2022
Memoria de papel. Tres décadas del Archivo del Nacionalismo Vasco

«Paperezko memoria. Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren hiru hamarkada» hitzaldia, Eduardo Jauregi eta Luis de Gezala historialarien eskutik

Sabino Arana Fundazioak Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren XXX. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien esparruan, datorren ostegunean, azaroak 10 dituela, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hitzaldi bat eskainiko da Fundazioaren egoitzan, honako izenburu honen ildoan: «Paperezko memoria. Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren hiru hamarkada»

 

Informazio gehiago

20
Urr
2022
«Kirola: gizarte-tresna pandemiaren aurretik, pandemiak iraun bitartean eta pandemiaren ostean»

«Kirola: gizarte-tresna pandemiaren aurretik, pandemiak iraun bitartean eta pandemiaren ostean»

  •  Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-ziklo bat antolatzen dihardu, kulturaren ikuspegitik, gizarte kirolzale batek eskaintzen dituen onurei eta aukerei buruzko gogoeta egiteko.
  • Lehenengo hitzaldia ostegun honetan izango da, urriaren 20an, 19:00etatik aurrera, Sabino Arrana Fundazioaren egoitzan, eta ondokoek parte hartuko dute: Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Gabriel Sáez GO fit zentroen zuzendari exekutiboak.

Informazio gehiago

18
Urr
2022
Hegemonia, gatazka eta botere-balantzea gaur egungo Ekialde Ertainean

Alberto Spektorowski politologo uruguaiar-israeldarra Bilbora itzuli da Ekialde Ertainean egun gertatzen ari den gatazkaren errealitateaz eta boterearen balantzeaz mintzatzeko

  •  Shlomo Ben-Ami Israelgo Kanpo Arazoetarako ministroaren aholkularia izan zen palestinarrekiko bake negoziazioetan, bai eta Brian Currin buru zuen Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea ere, ETAren behin betiko amaiera jazo zenean.
  • Spektorowskik hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, urriaren 18an, asteartearekin, 19:00etatik aurrera. hauxe izango da hitzaldiaren izenburua: «Hegemonia, gatazka eta botere-balantzea gaur egungo Ekialde Ertainean»

Informazio gehiago

6 orrialdetatik 1.a, 51 elementutatik 1.etik 9.era