Prentsa oharra 2023ko urtarrilaren 26a

Iñigo Urkullu Lehendakariak buru jardungo du 2022ko Sabino Arana Sarien kultura-ekitaldian

Ekitaldia igande honetan izango da, urtarrilaren 29an, eguerdiko 12etan, Bilboko Arriaga antzokian. Nornahi sar daiteke, antzokiaren edukia bete arte. Ekitaldia streaming bidez ere eskainiko da zuzenean

Premios Sabino Arana Sariak 2022 Premios Sabino Arana Sariak 2022

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 29 dituela, 2022kko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXIV. edizio honetan, ondokoek hartuko dute saria: «Irulegiko Eskua» aurkitu zuen arkeologia-taldea; Irakli Kobakhidze, Georgiako Ametsa alderdiaren burua –Georgiako Parlamentuan, gehiangoa daukan alderdia−; Mikel Sánchez, Kirurgia ortopediko eta Traumatologiako mediku espezialista; garun-paralisiak jotako pertsonen ASPACE Gipuzkoa elkartea; Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS); eta Euskadi-Ukraina elkartasun-mugimendua.

«Irulegiko Eskua» aurkitu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteko eta EHUko arkeologia-lantaldearen izenean,  ikerketa-lantaldearen zuzendariak, Mattin Aiestaranek, jasoko du golardoa, lantaldeko kide batzuek lagunduta. Aspace Gipuzkoa elkartearen izenean, Elisa Carmona zuzendaria eta zuzendaritza-taldeko beste bi kide, Eneko Ziarsolo eta Aitor Garciarena igoko dira oholtzara. BOS edo Bilbao Orkestra Sinfonikoaren partez, Ibon Aranbarri zuzendari nagusiak jasoko du saria. Azkenik, Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua ordezkatzen, Ukrainako enbaxadako lehen idazkaria, Serhii Solovei, igoko da Arriagako oholtzara, Ukrainaren alde lan egiten duten bederatzi elkartetako ordezkariek lagunduta. Hauexek dira elkarteak: Ukraina-Euskadi elkartea, Ukraina SOS-Herrien Europa Fundazioa, Chernobil Elkartea, Chernobileko Umeak, Chernobilen Lagunak, Ukraina Gaztea, Ekialde Fundazioa, Eutsi Ukraina eta Guk Ukraina.

Sariak banatzeko ekitaldian, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek, Fundazioaren Patronatuko hainbat kide izango ditu ondoan, hain zuzen ere, Iñigo Zabalza, Ainara Zelaia, Aitor Alzola, Miren Azkarate, Mikel Hidalgo eta Ignacio Etxeberria.

Lehendakariaz gain, kultura, politika eta gizarte esparruetako agintari eta pertsona esanguratsu ugarik baieztatu egin dute ekitaldian izango direna, besteak beste, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Andoni Ortuzar; Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiak, Unai Rementeria eta Ramiro González, hurrenez hurren; Georgiako enbaxadorea, Ilia Giorgadze; Hegoafrikako kontsula, Carlos Lertxundi; Estoniakoa, Isidoro Beltrán de Heredia; Alemaniakoa, Michael Voss; Guinea Bissaukoa, Luis Ángel Urrutikoetxea; Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde; Nafarroako Gobernuko kide Mikel Irujo eta José Mª Aierdi; Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Ana Otadui; Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, Miguel Zugaza; Deustuko Unibertsitateko errektorea, José Mª Guibert; eta Mondragon Unibertsitatekoa, Vicente Atxa.

Era berean, EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Itxaso Atutxa; eta EAJ-PNV alderdiaren Araba Buru Batzarreko presidentea, José Antonio Suso izango dira Arriagan.

Bertaratzeko asmoa berretsi duten beste erakunde-ordezkari batzuk honako hauek ditugu: EAJ-PNV alderdiaren Kongresuko eta Senatuko bozeramaleak, Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, hurrenez hurren; Josu Erkoreka lehendakariorde lehena eta Segurtasun sailburua; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramalea, Bingen Zupiria; Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Pedro Azpiazu; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia; Osasun sailburua, Gotzone Sagardui; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal; Hezkuntza sailburua, Jokin Bildarratz; Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Olatz Garamendi.

Aizpea Zearreta kazetariak gidatuko du ekitaldia eta Demode Quartet laukoteak girotuko.

SARIDUNAK 11:15ean IRITSIKO DIRA ARRIAGA ANTZOKIRA

Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek,
harrera egingo die Fundazioaren Patronatuko gainerako kideek lagunduta.
Harreraren ostean, argazki-saioa egingo da (Photocall).

Ekitaldia hasi aurretik, saridunek hedabideen galderei erantzungo diete.

EKITALDIA 12etan HASIKO DA

  • Erredaktoreek eta TB kamerek lekua gordeta izango dute bigarren solairuan, platea bikoitietan.
  • Argazkilariek, berriz, bigarren solairuan, eszenaurre bikoitietan (oholtzaren aurrean).

Arriaga antzokira etortzerik ez daukan orok zuzenean 2022ko Sabino Arana Sarien ekitaldia streaming bidez ikusi ahalko du