Prentsa oharra 2022ko ekainaren 24a

Andoni Ortuzar eta Mireia Zarate, UPV-EHUren udako ikastaroetan

  • Politikak gaur egungo gizartean dituen erronkak aztertzea helburu duen jardunaldi batean parte hartu dute unibertsitateko irakasle eta aditu esanguratsuekin batera.
Mireia Zarate y Andoni Ortuzar Mireia Zarate y Andoni Ortuzar

Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidente eta EAJ-PNVren EBBko idazkariak, hasiera eman dio gaur Donostiako Miramar Jauregian egin den “Politikaren erronkak” izeneko ikastaroari, UPV-EHUren 41. (XLI) Udako Ikastaroen esparruan. Bertan izan dira, era berean, Andoni Ortuzar EAJ alderdiaren EBBko burua eta Itziar Alkorta Udako Ikastaroen zuzendaria.

Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Saileko irakasle titular eta EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoaren arduradunak zuzenduta, ikastaroak hiru helburu izan ditu: politikari eragiten dion krisiari buruzko gogoeta egitea; herritarrek erakunde publikoekin dituzten harremanetan gertatzen ari diren aldaketak aztertzea; eta teknologiak bizitza politikoan eta komunikazio politikoan duen eragina aztertzea.

Mireia Zaratek adierazi du demokrazia liberalak, XX. mendearen azken erdian ezagutu dugun moduan, aldaketa nabarmenak izan dituela, eta aldaketa horiek funtsezko bi ideiatan laburbil daitezkeela: «desafekzio politikoa eta egitura politikoen arazoak globalizazioaren ingurumarian azaleratzen diren erronka ekonomiko, sozial eta politikoei erantzuteko».

Zarateren aburuz, aldaketa horiek guztiek eguneroko bizitzan zuzeneko eragina duten arazo jakin batzuen aurrera ekarri gaituzte: «munduaren ordena berria egituratzen ari diren aldaketa geopolitikoak eta gatazka belikoak; ezkerreko eta eskuineko populismoen gorakada; klase politikoarekin haserre dauden herritarrak; enpresak deslekutzen dituzten multinazionalak; ongizate-sistemari buruzko kezkak eta galdera ugari… Horiek guztiek beste testuinguru politiko batean jarri gaituzte, bai eta beste agenda politiko baten aurrean ere, Zaratek adierazi duenez.

Beste alde batetik, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak adierazi du gertakari horiek «hankaz gora jartzen ari direla demokrazia liberalaren oinarriak», eta mendebaldeko herrialde guztietan jazotzen ari direla (batzuetan, maiztasun handiagoz, eta beste batzuetan, txikiagoz), eta kezkatuta agertu da egoera horrek Euskadiri nola eragingo dion. Horiek horrela, galderra batzuk egin dizkio bere buruari, besteak beste, «Lehiakorrak izaten jarraituko dugu?; gure babes-sistemari eusteko gaitasuna izango dugu erakunde publikoetatik, Euskadiko demografia-piramidearen egungo egoeran?; euskarari eutsi ahalko diogu globalizazioak ezartzen dizkigun baldintzetan?».

Ikastaro honetako hitzaldiak unibertsitateko irakasle eta aditu ospetsuek eman dituzte: Xabier Barandiaran, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea; José Antonio Gómez Yáñez, Sigma Dos enpresako Analisi zuzendaria eta Karlos III.a Unibertsitateko Soziologiako irakaslea; Joan Navarro, Unibertsitate Konplutentseko Politika eta Administrazio Zientzietako irakaslea eta LLYC aholkularitza-etxeko kidea eta Gai Publikoen saileko presidenteordea; Miriam Ureta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea; Xavier Peytibi, Ideograma aholkularitza-etxeko komunikazio politiko eta publikoko aholkularia; eta Ardita Driza, hauteskunde prozesuetako IKTen erabileran aditua.