
Deialdia • 2023ko urriaren 6a
Europako Alderdi Demokrataren (PDE) ekimenez, etorkizuneko erronka energetiko eta teknologiko berriak aztertzeko topaldia egingo da Sabino Arana Fundazioan
- Andoni Ortuzar EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidente eta PDEko presidenteorde exekutiboak, Sandro Gozi PDEko idazkari nagusiak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak emango diote hasiera jardunaldiari, eta Europako adituek ere parte hartuko dute bertan. Urriaren 6an izango da, ostiralarekin, 9:00etatik aurrera.
- Topaldia streaming bidez ere ikusi ahalko da www.sabinoarana.eus helbidetik eta EDPren www.democrats.eu nahiz EAJ-PNV alderdiaren www.eaj-pnv.eus webguneetatik ere bai.