Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Adiskideok:

1988ko urriaren 11n eratu zen ofizialki Sabino Arana Fundazioa, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia proiektuaren oinarri nagusi gisa sortu zelarik. Erakunde honen abiapuntua izan dira gure sustraiak, gure oroimen historikoa, oroimen hori delako gure nortasun pertsonalaren parte nagusia, baita gure talde nortasunaren parte handia ere: “Izan garelako gara, katea ez baita eten”.

Eta, sustrai haietatik, kimu bat sortu zen, honezkero arbola mardul eta sendo bihurtu dena. Jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak eta  mahai-inguruak, gure hausnarketa- eta eztabaida- tribuna eratzen dutenak; erakusketak; argitalpenak; Hermes,  gure pentsamendu-aldizkaria eta bestelako  askotariko ekimenak adibiderik onena dira  odol berriak herri honen zerbitzura lan egiteko dugun borondatea bultzatzen duela erakusteko. Eta hori dena horrela izan da, da eta izango da denon artean egiten dugulako, Sabino Arana Fundazioa osatzen dugun guztiok, alegia: patronoek, bazkideek, emaileek, laguntzaileek eta gainerako guztiek.

Mundua etengabe aldatzen ari da, eta gu haren erritmo berean aldatzen ari gara. Etengabe berrasmatzea, garena izaten jarraitu ahal izateko: hori da gure erronka. “Atzokoan finkatuz, gaur biharkoa bultzatu”, da gure goiburu nagusia. Sustraiak eta helburuak. Iragana, oraina eta etorkizuna. “Euskadi nazio da”, gu mugiarazten gaituen aldarria baino askoz gehiago da. Nazio izan nahi dugu, bizirik  dirauen nazioa, XXI. mendera egokituta dagoena. Herritar guztien borondateen baturan oinarrituta dagoen nazioa; nazio ireki,anitz eta integratzailea; nazio dinamikoa,berritzailea eta solidarioa. Herri hau eraikitzea dugu helburu,egunez egun eta denon artean, eraikitakoaren gainetik eraikitzen jarraituz, amildegian jauzi egin gabe.

Eta, esparru horretan, gazteoi dagokigu zeregin garrantzitsua egitea. Bizitzak jarriko dizkigun oztopoen gainetik, gure burua prestatzen eta etorkizuna lantzen jarraitu beharko dugu. Gutako bakoitza zaintzea dagokigu, talde osoa zaintzeko. Gure bizitza pertsonala, familiaren bizitza eta talde bizitza hobetzea dagokigu, Euskadi gure Herriaren bizitza hobetzeko, gure Lur Planeta osoa hobetzeko.

Euskal gizarteak aurrera egiten eta hobetzen jarraitu nahi duelako, pertsona helburu izango duen Euskadi eraikitzen jarraitu nahi duelako, gizarte solidario eta irekia, denon ongiarekin hitzemanda egongo dena. Euskal gizarte horri eskaini nahi dio Sabino Arana Fundazioak gu guztiok mugiarazten gaituen motorearen indarra: “Atzokoan finkatuz gaur biharkoa bultzatu”.


Mireia Zarate Aguirre

      Sabino Arana Fundazioko Presidentea

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa