Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Tailerrak

Museoak tailer didaktikoak eskaintzen ditu 2002. urtetik. Tailerren helburu nagusia gure kultura eta historia gertutik ezagutzea, arte plastikoak sustatzea eta ikasle gazteenen trebetasunak garatzea da.

Beste alde batetik, Sabino Arana Fundazioan praktikak egin dituzten EHUko ikasle, irakasle eta bekadunek, profesionalek eta adituek parte hartzeko tailerrak ere antolatu ditugu, ikasle horiei laneratzeari buruzko aholkuak emateko. Era berean, autoestimua eta norberaren ezaupideak balioesteko tailerrak antolatu ditugu adinekoentzat, euren bizipenak partekatuta. Tailer horien guztien helburu nagusiak honako hauek dira: sormena garatzea, euskara sustatzea, gure historia ezagutzea eta bakarka zein taldeka lan egitea.

Aurtengo tailer didaktikoei buruzko informazio guztia eta museoak antolatzen dituen jarduerak esteka honetan ikus daitezke

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa