2012tik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak EHU/UPVren fakultate ezberdinetako ikasleei eskaini die askotariko museo praktikak egiteko aukera.
2019an hasi ginen kolaboratzen Leioako Arte Ederren Fakultateko Zainketa eta Errestaurazio Graduarekin eta Arte Garaikidearen Zainketa eta Erakusketa Masterrarekin, eta hainbat izan dira ordutik aurrera gure instalazioetan prebentziozko zainketa praktikak egin dituzten ikasleak.
Hain zuzen ere, lankidetza horretatik sortu da “MATERIALEN BIZITZA MUSEOAN” izenburu orokorrarekin antolatu den hitzaldi- eta esperientzia-zikloa, gaur bertan hasiko dena. Ziklo honen helburua izango da diziplina ezberdinetako espezialisten ezagutzak uztartzea gure Museoan praktikak egin dituzten ikasleen bizipen eta esperientziekin.