Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Erakusketak

1994tik gaur arte, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak historia eta kultura jorratzeko aldi baterako ehun erakusketa baino gehiago antolatu ditu, eta, horretarako, gure funts ugari baliatu izan ditugu: agiriak, argitalpenak, gauzakiak… Bide horretan, estatuko zein nazioarteko 50 erakundek baino gehiagok parte hartu dute erakusketotan gurekin batera. Gainera, gure gauzakiak eta agiriak ikusgai izan dira Euskal Herrian, estatuan (Madril) edo nazioartean (Londres) prestaturiko ehundik gorako erakusketetan.

Álava sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza (1936-1947

Lau emakumek ardaztu zuten euskal presoei laguntza eta elkartasuna ematen eta Bigarren Mundu Gerran aliatuen aldeko espioitzan jardun zuen sare klandestino hori; emakume “ikusezin” haiek diktadura frankistaren aurkako erresistentzia baketsua egituratu zuten.

UPV/EHUko irakasle eta historialari Josu Chueca komisarioa duen “Álava sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza (1936-1947)” izeneko erakusketak emakume eta gizon haien jarduna argitara ekarri du, sareak iturri izan zituen arrazoi humanitario eta politikoak azaleratu eta, batez ere, erresistentziako ekintzaile anonimo gisa eta faxismoaren aurkako borrokan izan zuten garrantziagatik, emakumeen ekina nabarmentzen du.

 

Goazen gudari danok

“Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936. En defensa de la libertad” Erakusketa Sabino Arana Fundazioak antolatu du zenbait udal eta beste instituzio eta kultur elkarte batzuekin elkarlanean. Erakusketa beste programa baten barruan dago, zehazki Zirardamendi-Elgoibar frontean 1936ko irailean gertatu zen guduaren oroitzapenezko ekitaldien egitarauan; izan ere, horrekin guztiarekin gorazarre egin nahi zaie orduan hil ziren milizianoei eta gudariei, haietako asko bizkaitarrak.

 

10 talaia gerra baterako

"10 talaia gerra baterako" erakusketa Gerra Zibilaren hasieraren 70. urteurrena ospatzeko egin zen, eta Bizkaiko Foru Agiritegiko erakusketa aretoan ikusi ahal izan zen 2007ko otsailaren 28tik martxoaren 31ra arte, eta Arteako Manu Egileor Aretoan 2007ko maiatzaren 31tik abenduaren 31ra arte.

 

GALINDEZ MISSING. Askatasunen aldeko borrokalaria

Galindezen galtze, bahitze eta asasinatzearen 50. urteurrenaren zuzuan, Sabino Arana Fundazioak eta Euskal Museoak erakusketa hau sortu eta antolatu dute; haren pertsonaren gaineko lehenengoa da; beraren bizitza labur baina trinkoaren alderdi desberdinak nabarmentzea da xedea. “GALINDEZ MISSING. Askatasunen aldeko borrokalaria” erakusketa 2007ko azaroaren 23tik 2008ko 2008ko apirilaren 15era arte ikusi ahal izan zen Euskal Museoan.

 

Xabier de Landaburu

Xabier de Landabururen historia biltzen duen erakusketa, euskal herriaren kausari eskainitako bizitza, 2008an egin zen eta Gasteizko Amarica Aretoan egon zen ikusgai.

 

Euzkotarren Aberria Euzkadi da

2003an inauguratu zen Sabino Aranaren bizitzako hainbat une erakusten dituen "Euzkotarren Aberria Euzkadi da" aldi baterako erakusketaren bideoa.

 

 


 

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa