Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Informazio orokorra

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoa bakarra da Euskadin, bertako gai eta bildumengatik

XIX. mendetik gaur egunera arteko jatorrizko gaiek  osatzen duten museoaren bildumak -etengabe handituz doa, norbanakoek egiten dituzten dohaintza ugariengatik- balio historiko ukaezina dauka eta, kasu askotan, sentimentala ere bai.

Ehun-funtsean, askotariko piezak daude gordeta, besteak beste, ikurrinak eta banderak, zapiak eta osagarriak, guztiek ere gure memoria historikoaren zati handi bat iraunarazten eta bizirik gordetzen dutenak.

Ehun-bildumaz gain, gure argazki-funtsaren edukia ere nabarmentzekoa da. Ehunka mila irudik eta arte grafikoko euskarrik gure iraganaren inguruko ikus-lekukotasuna erakusten dute eta gertaera historikoak ulertzen laguntzen digute. Funts esanguratsua da, XX. mendeko euskal politika-, gizarte-, ekonomia-, kirol-jarduerei eta abarrei buruzko alderdiak eta, zehazkiago, gerraren eta osteko sasoiaren inguruko gaiak jorratzen dituelako.

Museoaren beste eginkizun garrantzitsua da jarduera didaktikoak antolatzea. Hala, tailerren bidez, gure gazteen ezagutza aberastea da helburua, Euskal Herriaren historia modu errazean berriro eskuratuta eta horren zabalkundeari garrantzia emanda.

Gaur egun, erakusketa iraunkorra berregokitzen ari gara. Eta egoera onbideratzen  denean, berriro zabalduko ditugu ateak. Bien bitartean, aldi baterako erakusketak egiten jarraituko dugu Euskadin barrena, gehien-gehienak doako jarduera didaktikoz horniturikoak.

Beste alde batetik, webgunea eguneratzen ari gara, atal guztiak berritzeko eta, horietan, eduki berriak txertatzeko asmoz. Laster amaitzea espero dugu.

Eusko Jaurlaritzaren plataforman ere azter dezakezu gure bilduma

https://apps.euskadi.eus/emsime/bilduma-online/euskal-abertzaletasunaren-museoa/museo-65

 

Barkatu eragozpenak.

Zaharberritze Atala

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa