Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Erantzun bidezko Zigor Zuzenbidetik aurrea hartzen duen Zigor Zuzenbidera doan azken urteotako bilakaera aztertuko dute adituek ostiral honetan, Sabino Arana Fundazioan

Juan José López Ortegak, Madrilgo Probintzia Auzitegiko magistratu eta Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko irakasle elkartuak, eta Adela Asuak, UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna eta Konstituzio Auzitegiko presidenteorde ohiak, hizlari jardungo dute.

Gehiago irakurri

Vicente Egia Sagardui eusko komandanteari eta Ebroko gudan hildako gudari eta milizianoen aldeko omenaldi-bidaia

Urriaren 12tik 14ra, Tarragonara, ondokoak bisitatzeko: Centre d’interpretació 15 Dies, Espai Històric del Poble Vell (Corbera d’Ebre) eta Campament del XV Cos d'Exèrcit, Espai Històric Les Devees eta Espai Històric Memorial de Les Camposines (La Fatarella). Azken horretan, omenezko plaka bat jarriko da eta lore-eskaintza egingo da.

Gehiago irakurri

Mahainguruak: Emakumea eta Gerra Zibila

“Emakumeen jarduera politikoa eta euren aurkako errepresioa Gerra Zibilean”. Hilaren 30an, asteazkenarekin, 19:00etan Gasteizko Dendarabako Araba aretoan.

 

Gehiago irakurri

OSTIRAL SANTUKO HITZARMENAREN XX. URTEURRENA. IRLANDA.

Irlandako lehen ministro ohiak, Bertie Ahern jaunak; Ipar Irlandako Bakea eta Adiskidetzea sustatzeko programaren EBko arduradunak, Pat Colgan jaunak, eta Europako Parlamentuko kide Marian Harkin andreak Bilbon ebaluatuko dute Ostiral Santuko Bake Hitzarmena sinatu zenetik igaro diren 20 urteko aldia.

Sabino Arana Fundazioak eta IEDk antolatutako mintegi hau, maiatzaren 15ean egingo da, asteartearekin, Fundazioaren egoitzan, goizeko 9:00etatik 13:00etara.

.

 

Gehiago irakurri

Davide Cabaleirok “Sitio Distinto” dokumentala aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan

Dokumental horretan, azken 120 urteetan Euskadira etorritako Galiziako etorkinen istorioa eta bi herrion arteko harreman sakonak jorratzen dira

Emanaldia apirilaren 12an izango da, 19:30etatik aurrera.

•        PARTEARTZAILEAK: Davide Cabaleiro; Deustuko

Unibertsitateko irakaslea Xosé

Estévez eta Juan Mª Atutxa.


 

SARTZEA LIBRE.



Gehiago irakurri
RSS
First34568101112

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa