Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Virgilio Samakuva, estatuan bizi diren Angolako gizataldeen UNITAko ordezkaria, Sabino Arana Fundazioan izango da Angolako demokratizazioaren auziari buruz hitz egiteko

Era berean, hitzaldiaren esparruan, Samakuvak «Jonás Savimbi-ren eskolan. Angola hobearen alde» liburua aurkeztuko du. Liburuan, 1975 eta 2002 urteen artean, Afrikako herrialdea hondatu zuen gerra zibilean izandako bizipenak kontatu ditu egileak. Urriaren 14an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera.


asteazkena, 2021.eko urriak 6

Virgilio Samakuva, estatuan bizi diren Angolako gizataldeen UNITAko ordezkaria, Sabino Arana Fundazioan izango da Angolako demokratizazioaren auziari buruz hitz egiteko

“Afrika eta demokratizazioaren arazoa: Angolako kasua” izenburuaren ildotik, Virgilio Samakuva UNITAko (Angolaren Independentzia Osorako Nazio Batasuna) ordezkariak hitzaldia emango du urriaren 14an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.


UNITAko ordezkariak kontinentearen ibilbide historikoa jorratuko du: Afrikako konkistaren hasiera "eta konkista horrek kontinenteko herri guztiei ehunka urtetan ekarri ziena" Berlingo Konferentzia, (1884-1885), europarren kolonizazioa eta merkataritza arautu zuena, eta joan den mendearen 70eko hamarkadan hasi zen deskolonizazioa.


Urte horietan, Gerra Hotzaren erdian, estatu sortu berriak desiraren jomuga izan ziren gerra horretatik sortutako bi blokeentzat. Eta horrela iritsi ginen 90eko hamarkadara arte, non Afrikako kontinentearen “auzi nagusia” demokra(tiza)zi(o)a izan zen.


Virgilio Samakuvak ideia demokratikoen eta, askotan, Afrikako prozesu independentistak gidatu zituzten joera diktatorialen arteko talka aztertuko du: egun, nola bizi dira horiek elkarrekin? Nola bilakatu dira demokratizazio horiek, eta zein izan da emaitza estatu askorentzat? Zein izan da bilakaeraren emaitza eta eragina, bereziki, Angolan?


Era berean, Samakuvak «Jonás Savimbi-ren eskolan. Angola hobearen alde» liburua aurkeztuko du. Liburuan, 1975 eta 2002 urteen artean, Afrikako herrialdea hondatu zuen gerra zibilean izandako bizipenak kontatu ditu egileak.


Virgilio Samakuva


Angolako Bié probintziako Kunje herrian jaio zen nekazarien familia xume baten baitan. Kanadako misiolarien eskola batean egin zituen lehen mailako ikasketak; bigarren mailakoak, berriz, Portugal kolonialeko ikastetxe ofizial batean; eta, azkenik unibertsitateko ikasketak egin zituen Abidjanen (Boli Kosta) eta Madrilen.


Politika Zientzia eta Soziologiako lizentziaduna da UNEDen, Nazioarteko Harreman eta Kanpo Merkataritzako masterra atera zuen INFOREMen eta Nazioarteko Goi Ikasketen diploma eskuratu zuen Madrilgo SEIn. Ama-hizkuntza dituen umbunduz (dongo) eta portugesez, frantsesez eta gaztelaniaz hitz egiten du.


Portugalgo armadako militarra izan da, funtzionario publikoa Angolan, eta hainbat urtez, UNITA Angolako alderdi politikoaren ordezkaria Zaireko (egungo Kongoko Errepublika Demokratikoa) eta Boli Kostako hiriburuetan eta, gaur egun, estatu bizi diren Angolako gizataldeen UNITAko ordezkaria da.


 

 
Comments (0) Number of views (392)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa