Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Athletic Clubeko emakumeen taldeko hiru jokalarik "Khartoum offside" dokumentalaren emanaldian izango dira Euskal Abertzaletasunaren Museoan

• Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren 10. edizioaren barruan, herrialdeko gobernu militar islamdarrak ezarritako debekua gorabehera, futbol profesionalean aritu nahi duen Karthumgo (Sudan) emakume gazteen talde baten istorioa kontatzen du filmak. • Ekainaren 2an, asteazkenarekin, 18:30ean. Edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzen (94.405.64.50 -idazkaritza@sabinoarana.eus).


astelehena, 2021.eko maiatzak 31

Athletic Clubeko emakumeen taldeko hiru jokalarik  "Khartoum offside" dokumentalaren emanaldian izango dira Euskal Abertzaletasunaren Museoan

Garazi Murua, Ainhoa Moraza eta Yulema Corres Athletic Clubeko jokalariak Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Moraza plaza z/g, Bilbo) izango dira asteazken honetan, ekainaren 2an, “Khartoum Offside” dokumentalaren emanaldian, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Sarrera libreko ekitaldia da, baina edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea 94.405.64.50 telefonora deituta edo idazkaritza@sabinoarana.eus posta elektronikora idatzita.


“Khartoum offside” aurten, Bilbon, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra ikusgai egongo diren bederatzi filmetako bat da (bost film luze eta lau film labur), Klaketa Arabiarra ekoiztetxeak antolatutako Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren 10. edizioan, Euskadin, KCD (Kultura Communication y Desarrollo) euskal GKEaren laguntzaz.


Dokumentalaren emanaldiaren ostean, eztabaida-saioa izango da Amal Ramsis zuzendari egiptoarrarekin (gaztelaniaz daki), hau da, Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren sortzaile eta bultzatzailearekin.


“Khartoum offside” dokumentalak Khartum (Sudan) hiriko emakume gazte batzuen istorioa jorratzen du; emakume horiek futbol profesionalean aritzeko erabakia hartu dute, nahiz eta herrialdeko gobernu militar islamdarrak debekatu. Sudango emakumezkoen talde nazional gisa onartu ditzaten eginiko bidean, beldurra alde batera utzi, eta kemen zein irmotasun izugarria erakutsiko dute.


“Khartoum offside” dokumentalak, besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Afrikako Zinema Akademiaren 2019ko film dokumental onenaren Saria; Kartagoko Zinema Jaialdiko 2019ko dokumental onenaren Saria; eta Zinema Afrikarraren Tarifako Jaialdiko (FCAT) dokumental onenaren saria.


Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren 10. edizioak Jordania, Suitza, Frantzia, Sudan eta Brasilgo bost zinema-zuzendariren bost film luze ekarriko ditu Bilbora. Horiez gain, emakumeek Bilboko eta Kairoko (Egipto) zinema- eta ahalduntze-tailerretan egindako lau film labur daude. Jaialdi honen helburua emakume zinemagileak ikusaraztea da, zinemaren kristalezko sabaia apurtzeko helburuz. 2008an sortu zen jaialdia eta handik hona 20 herrialdetan baino gehiagotan izan da.


 

 
Comments (0) Number of views (445)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa