Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

BURGOSKO EPAIKETAREN 50. URTEURRENA “Burgosko epaiketa, Erregimenaren «barne etsaia» delakoaren aldaketaren faktorea”, FRANCISCO LETAMENDIAren eskutik

Abenduaren 10ean, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan.


ostirala, 2020.eko abenduak 4

BURGOSKO EPAIKETAREN 50. URTEURRENA   “Burgosko epaiketa, Erregimenaren «barne etsaia» delakoaren aldaketaren faktorea”, FRANCISCO LETAMENDIAren eskutik

Francisco Letamendiak, EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakasle emerituak eta 1970ean Burgosko epaiketan parte hartu zuten abokatuetako gazteenak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, abenduaren 10ean, ostegunarekin, 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua hauxe izango da: “Burgosko epaiketa, Erregimenaren «barne etsaia» delakoaren aldaketaren faktorea”.

 

Burgosko epaiketa 1970eko abenduan egin zen, ETAko 14 kideren eta bi apaizen aurka. Epaiketa horren helburu nagusia zen azken 6 urteetan sortutako abertzaletasun berriaren aurkako gaztigua izatea –hortaz, 6 heriotza-zigor eskatu ziren akusatuentzat−. Epaiketa, baina, frankismoaren aurkako aldarri zabal bilakatu zen.

 

Akusatuak frankismoaren aurkako ikur bihurtzerakoan, elkartasun handia piztu zen Espainiako estatuan, baita munduan ere; Euskal Herrian, ordura arte lurpean zebilen gizarte klandestinoak kalea irabazi zuen, eta modu irekian aurre egin zien erregimen frankistako indarrei. Espainiar nazionalismo amorratua agertu zen orduan, Ekialdeko Plazan Francori omenaldia egin ziona; eta ordura arte komunismoak eta langileen klaseari lotutako erakundeek osatzen zuten frankismoaren «barne etsaia» deitutako eraketa “separatismo terrorista eta komunistarantz” lerratu zen.

 

Horrela, hurrengo bost urteetan, armadak eta poliziak “iparraldeko gerran” buru-belarri jardun zutela, ez zuten oztoporik jarri oposizio demokratikoaren zati batek eta erregimenari atxikitako beste sektore batzuek, ordutik aurrera, diktadura demokrazia parlamentariorantz egokitzeko urratsak egitea. Beraz, Burgosko epaiketa frankismoaren alternatibaren saiakera orokorra izan zen.


FRANCISCO LETAMENDIA

 

Francisco Letamendia 1944ko otsailaren 5ean jaio zen. Zuzenbideko lizentzia atera zuen Bartzelonako Unibertsitatean, Gizarte Historiako doktoretza Paris VIII Unibertsitatean eta irakasle emeritua da UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailean. Gorteetako diputatua izan zen Euskadiko Ezkerraren ordezkaritzan 1977-1979 eta 1980-1982 legealdietan. Letamendiaren iker-eremuak, besteak beste, ondokoak dira: historia eta nazionalismo erkatuak, indarkeria politikoa eta gizarte-mugimenduak. Lan ugari idatzi ditu, hala nola “Historia del nacionalismo vasco y de ETA” (1994) edo, duela gutxi, “Cultura Política en Occidente. Arte, Religión y Ciencia” (2018, 2020).

 

25 urte zituela, Burgosko epaiketan parte hartu zuten abokatuetatik gazteena izan zen.

 

Ekitaldia osasun eta edukierari buruzko arauak betez antolatzeko, nahitaezkoa da aurrez aurreko parte-hartzea ziurtatuta izatea (94.405.64.50 – idazkaritza@sabinoarana.eus).  Hitzaldia streaming bidez ere jarraitzea izango da web gune honetatik: www.sabinoarana.eus
 

Comments (0) Number of views (2381)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa