Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Norma Vázquez psikologo feministak COVID-19aren izurritearen barruko indarkeria matxistaz jardungo du Sabino Arana Fundazioan

Abenduaren 9an, asteazkenarekin, 19:00etan.


asteazkena, 2020.eko abenduak 2

Norma Vázquez psikologo feministak COVID-19aren izurritearen barruko indarkeria matxistaz jardungo du Sabino Arana Fundazioan

Datorren asteazkenean, abenduaren 9an, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan, Norma Vázquez psikologo feministak COVID-19ak eragindako etxealdian indarkeria matxista pairatu duten emakumeen esperientziak azalduko dizkigu.


Norma Vázquez Mexikokoa da jatorriz, baina Bilbon bizi da orain dela 22 urte. Duela 40 urte lotu zitzaion feminismoari eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra borrokatzeari. Hainbat taldetan aritu da: CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministan.


1992 eta 1998 urteen artean, Las Dignas elkarte feministako kide izan zen El Salvadorren. Bilbon, aldiz, Sortzen aholku-etxea sortu zuen, indarkeria matxistaren aurkako ikerketetan eta jardueran eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen espezializatutakoa.


Vázquezen ikergai nagusia emakumeen aurkako indarkeria dugu, eta horren inguruan zabal ikertu eta hainbat erakundetan prestakuntza eman eta aholkularitza eskaini die.


Datorren abenduaren 9ko hitzaldian, Norma Vázquezek COVID-19ak sorrarazitako pandemiaren barruan, Zehazki, etxealdian, indarkeria-mota desberdinak pairatu dituzten emakumeen kasu zehatzak azalduko dizkigu. Era berean, arazo horri erantzuteko martxan jartzen ari diren politika publikoei buruz eta oraindik eginkizun dagoen bideari buruz hitz egingo digu.

 
Ekitaldia osasun eta edukierari buruzko arauak betez antolatzeko, nahitaezkoa da aurrez aurreko parte-hartzea ziurtatuta izatea (94.405.64.50 - idazkaritza@sabinoarana.eus). Hitzaldia streaming bidez ere jarraitzea izango da web gune honetatik: www.sabinoarana.eus

 
Comments (0) Number of views (1038)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa