Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HITZALDI ZIKLOA ZAHARTZE AKTIBOA / ENVEJECIMIENTO ACTIVO “Mendekotasuna prebenitzea: gure egungo bizi-ohiturek genetikak baino gehiago baldintzatuko digute zahartzeko era”, Iñaki Artazaren eskutik

Abenduaren 2an, asteartearekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan


asteazkena, 2020.eko azaroak 25

HITZALDI ZIKLOA ZAHARTZE AKTIBOA / ENVEJECIMIENTO ACTIVO “Mendekotasuna prebenitzea: gure egungo bizi-ohiturek genetikak baino gehiago baldintzatuko digute zahartzeko era”, Iñaki Artazaren eskutik

Helduak Elkarteak, Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan, zahartze aktiboaren inguruan antolatutako hitzaldi-zikloaren barruan, Iñaki Artaza mediku geriatra eta IMQ-IGURCOko asistentzia-zuzendariak “Mendekotasuna prebenitzea: gure egungo bizi-ohiturek genetikak baino gehiago baldintzatuko digute zahartzeko era” hitzaldia emango du datorren asteazkenean, abenduaren 2an, 19:00etatik aurrera, Fundazioaren egoitzan.


Artaza doktoreak zahartzea eta haren garapen arrunta baldintzatu dezaketen faktoreak jorratuko ditu hitzaldian: gaixotasuna, muskulu-masaren galera eta abar.


Ildo horretan, azalduko du sarkopenia (muskuluen masa eta indar eskeletikoaren apurkako galera orokorra eta indar muskular eskeletikoa) hauskortasunaren iturri nagusia dela (sarkopenia egungo medikuntzaren jomuga behinenetakoa da, gure adinekoen desgaitasuna eta mendekotasuna murrizteko). Azkenik, ariketa fisikoari eta nutrizioari lotutako gako batzuk eskainiko ditu sarkopenia prebenitzeko.


Sarrera librea eta doako izango da edukiera bete arte, betiere osasun-agintariek erabakitako segurtasun- eta higiene-araudiak errespetatuta. Dena dela, nahitaezkoa da parte-hartzea baieztatzea. Hitzaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Sabino Arana Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus.


 

Comments (0) Number of views (258)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa