Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Hitzaldia “Luis de Arana y Goiri: un arquitecto desconocido, 1862-1893-1951”; Hizlaria, Gorka Perez de la Peña

Ekitaldia datorren asteko ostegunean, martxoaren 27an, 19:30ean, izango da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, eta bertan EAJ-PNVren BBBko lehendakari Itxaso Atutxak ere hitz egingo du


asteazkena, 2014.eko martxoak 19

Hitzaldia “Luis de Arana y Goiri: un arquitecto desconocido, 1862-1893-1951”; Hizlaria, Gorka Perez de la Peña

“Luis de Arana y Goiri: un arquitecto desconocido, 1862-1893-1951” (Luis Arana Goiri: arkitekto ezezaguna, 1862-1893-1951) Gorka Pérez de la Peña Oleaga historialariaren lan bat da; liburuan zehar egileak Luis Arana Goirik arkitekto gisa garatutako lanbide-jarduna aztertzen du,  EAJ-PNVren historian, zehazki, eta Euskadirenean, oro har, izan zuen eragin erabakigarriaz harantzago. 

Izan ere,  Luis Aranaz behin eta berriz, gogaitu arte, esan izan da, ez zuela jardun bere lanbidean, benetan haren lanbide-egintzan 444 proiektu zenbatzen direnean. Eta ez da ahaztu behar, bera izan zela Ikurrinaren diseinua egin zuena, 1984an, bere anaia Sabinorekin batera. 

Luis Arana liburu honetan arkitekto bikain gisa agertzen zaigu, Euskadiko arkitektura garaikideko onenetako bat legez, bere  lan-multzo apartarengatik. Lan haiek nortasun bereziko interpretazio bati jarraitzen zaizkio, gehien bat hiru estilotan ematen dituelarik, hots: neovasco deritzona, art deco eta arrazionalismoa. Arkitekto bat prestakuntza eklektiko sendoa jaso zuena, horrek ahalbidetu ziolarik, errazago bereganatzea eta bateratzea berak lan egin zuen urteetan nagusi izan ziren estilo-joerak.

Gorka Pérez de la Peñaren hitzaldia, martxoaren 27an, ostegunarekin, 19:30ean, izango da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide/k, 6. Bilbo).


 
Comments (0) Number of views (44578)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa