Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Argentinako Carlos Fara aholkulari politikoak Argentina eta Uruguaiko presidentetzarako hauteskundeak aztertuko ditu Sabino Arana Fundazioan

Azaroaren 20an, asteazkenarekin, 19etan


osteguna, 2019.eko azaroak 14

Argentinako Carlos Fara aholkulari politikoak Argentina eta Uruguaiko presidentetzarako hauteskundeak aztertuko ditu Sabino Arana Fundazioan

Argentinak eta Uruguaik iragan erkidea eta askotariko loturak dituzte, besteak beste, lotura ekonomikoak eta kulturalak. Azken 50 urteotan, bi herrialde horietan jazo diren gertakizun politikoak oso antzekoak izan dira: indarkeria politikoa eta diktadura, hirurogeiko hamarkadatik hirurogeita hamarrekora; demokraziaranzko igaroa, laurogeiko hamarkadan; joera “neoliberala”, laurogeita hamarreko hamarkadan; krisialdi ekonomiko sakona eta ezkerrerako joera XXI. mendearen hasieran.

 

Río de la Plata ibaiaren bi ertz edo aldeetan abian den hauteskunde-prozesuek ere antzekotasun nabariak dituzte. Egutegia bat dator, ia-ia erabat: lehen bozketak uztailean eta abuztuan izan ziren. Geroago, historian lehenengo aldiz, presidentetzarako hauteskundeen bigarren bozketan egun berean izan eta izango dira: urriaren 27an eta azaroaren 24an. Gainera, bi herrialdeotan, bazirudien aldaketa zetorrela, nahiz eta bi estatuen erakundeak eta jokamolde politikoak arras desberdinak izan.

 

Argentinan, hauteskundeak amaitu eta Alberto Fernández atera da garaile. Uruguain, berriz, badirudi aldaketa politikoa inoiz baino gertuago dagoela, Frente Amplio indar politikoa 15 urtetan agintean egon ondoren. Lehen bozketan, oposizioaren hautagai nagusiak, Luis Lacalle Pouk, beste hautagai batzuen babesa jaso du eta aukera handiagoak dauzka garaitzeko.

 

“Aldaketa Río de la Plata ibaiaren bi ertzetan: Argentinan eta Uruguain” izenburuaren ildotik, Argentinako aholkulari Carlos Farak aipaturiko hauteskunde-prozesuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak, kanpainen ezaugarriak, testuinguru politiko eta ekonomikoak eta herrialde bakoitzaren etorkizuna aztertuko ditu azaroaren 20an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

 

Carlos Fara

 

CADAL (Centro para la Apertura y el Desarrollo de América Latina) erakundearen buruordea

Carlos Fara Carlos Fara & Asociados enpresako presidentea da. 33 urte eman ditu aholkularitza politikoan. 160tik gora hauteskunde-kanpainetan parte hartu du Latinoamerikan. Sari batzuk jaso ditu, hala nola Bikaintasunaren Aristoteles saria 2010ean, eta munduko hamar aholkularirik onenek osaturiko Dream Team-eko partaide izan zen urte horretan. Aholkulari Politikoen Latinoamerikako Elkartearen (ALaCoP) presidentea ohia da eta Aholkulari Politikoen Argentinako Elkartearen (AsACoP) lehen presidentea izan zen. Lanbide horri buruz gaztelaniaz idatiztako lehen liburuaren egilea da: “¿Cómo ser un consultor político?”. Lan horrek ALaCoP elkartearen Liburu Onenaren saria jaso zuen 2018an. International Association of Political Consultants (IAPC) elkartearen Zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen.

 
Comments (0) Number of views (1076)

Tags:

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa