Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Faxismoaren aurkako erresistentziaren bi ekimen: Eresoinka eta Euzkadi futbol-taldea (1937-1939)

Jean-Claude Larronde ikertzaile eta historialari lapurtarraren hitzaldia, azaroaren 14an, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan.


asteazkena, 2019.eko azaroak 6

Faxismoaren aurkako erresistentziaren bi ekimen:  Eresoinka eta Euzkadi futbol-taldea (1937-1939)

1936 eta 1939 urteen artean, Euskadin izan zen garai lazgarrian, erbestealdian garatutako bi ekimenek argiro frogatu zuten Lehendakari Agirre lehendakariak esandakoa: «euskal lurraldean indarrez sartu ahalko zarete, baina Euskal Herriaren arima sekula ezin izango duzue eskuratu». Bi ekimen horiek Eresoinka abesbatza eta dantza-taldea eta Euzkadi futbol-taldea izan ziren.

 

Gerra sasoian, euskal kulturaren eta kirolaren berri kanpoan emateko "arma" gisa erabili izan ziren bi ekimen horien nondik norakoak azaltzeko, Jean-Claude Larronde ikertzaile eta historialari lapurtarrak hitzaldia emango du azaroaren 14an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, ondoko izenburuaren ildoan: "Arte- eta kirol-ekimenak: Eresoinka eta Euzkadi futbol-taldea (1937-1939)".

 

Jean-Claude Larronde

 

Jean-Claude Larronde (Baiona, 1946) Baionako Abokatuen Elkargoko abokatu emeritua da eta Zuzenbideko doktoretza egin zuen Bordeleko Unibertsitatean. Halaber, diplomaduna da Bordeleko Politika Ikasketen Institutuan eta Historiako lizentziaduna Paueko Unibertsitatean.

 

Sabino Arana Goiri lanetan oinarriturik, euskal abertzaletasunaren sorrerari buruzko doktoretza-tesia defendatu zuen 1972an, eta handik hona interes handia agertu du Euskal Herriko historia garaikidearen inguruan, bereziki, euskal abertzaletasunaren historiaren inguruan. Lan ugari argitaratu eta hitzaldi anitz eman ditu gai horren inguruan.

 
Comments (0) Number of views (1214)

Tags:

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa