Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Uztailaren 18tik Santoñara (1936-1937) EAJri eta Gerra Zibilari buruzko hitzaldi-zikloa

Roman Berriozabal, Iñaki Anasagasti eta Koldo San Sebastiánek gertaera horien inguruko ikuspegi egiaztatua, orain arte argitaratu ez diren agiri ugaritan oinarritutakoa, eskainiko digute azaroaren 22an eta 30ean, 19:30ean, Sabino Arana Fundazioan.


asteazkena, 2017.eko azaroak 15

Uztailaren 18tik Santoñara (1936-1937) EAJri eta Gerra Zibilari buruzko hitzaldi-zikloa

Uztailaren 18tik Santoñara (1936-1937) izenburu orokorraren ildotik, Sabino Arana Fundazioak eta Helduak elkarteak hitzaldi-sorta antolatu dute Euzko Alderdi Jeltzaleak Gerra Zibilean hartutako bi erabaki eztabaidagarriren inguruan aritzeko: EAJren jarrera gerraren hasieran eta Juan de Ajuriagerrak Italiako militarrekin adostutako Santoñako hitzarmena deitutakoa.

Egun eskura daukagun bibliografia eta gaurdaino argitaratu ez diren agiri ugari zehatz-mehatz aztertuta, Roman Berriozabalek, Iñaki Anasagastik eta Koldo San Sebastiánek orduko gertaeren inguruko ikuspegi egiaztatu eta zorrotza eskainiko digute. Laster argitaratuko den EAJ-PNV alderdiaren historia Araban Gerra Zibilean izeneko lana egin du Berriozabalek iturri hemerografiko, agiri eta ahozko lekukotasun berrietan funtsatuta, eta 1936ko uztaileko militarren matxinadaren osteko ordu kritikoetan jeltzaleek hartutako erabakien arrazoiak argituko dizkigu.

Beste alde batetik, Anasagastik Koldo San Sebastián kazetari eta historialariak, hots, Santoñako beste hitzarmena izeneko liburuaren egileek hori ere orain arte ezezagunak ziren agirietan oinarriturik landu dute Santoñan 1937ko abuztuaren amaiera aldera jazo ziren gertakizunen inguruko ikuspegia azalduko digute, orain arte argitaratutako historiografiaren bidea argitaratu denaz bestekoa.

Horrela, azaroaren 22an, euskal abertzaletasunaren ikertzaile eta horri lotutako argitalpen askoren egile Roman Berriozabal EAJ eta Gerra Zibilaren eztandaz arituko da.

Eta azaroaren 30an, Iñaki Anasagasti legebiltzarkide ohiak eta Koldo San Sebastián kazetari eta historialariak biek ala biek euskal abertzaletasunari buruzko lan ugari prestatu dituzte, azalduko digute zergatik errenditu ziren gudariak Italiako armadaren aurrean. 

 
Comments (0) Number of views (14874)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa