Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Andoni Ortuzaren hitzaldia: “EAJ-PNV: euskal aberriaren sustrai eta kimu”

EAJ-PNV Alderdiaren presidentea lehen euskal aldundiaren mendeurrenari buruz mintzatuko da. Ekainaren 7an, asteazkenarekin, goizeko 9etan. Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.


osteguna, 2017.eko ekainak 1

Andoni Ortuzaren hitzaldia: “EAJ-PNV: euskal aberriaren sustrai eta kimu”

Euskal abertzaleek lehen aldundia Bizkaiko Aldundia gehiengoz eskuratu zuteneko mendeurrena ospatzeko ekitaldien baitan, EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, hitzaldia emango du ekainaren 7an, asteazkenarekin, goizeko 9etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g. Metroko 3. lineako Matiko geltokitik 50 metrora).

Hitzaldiak “EAJ-PNV: euskal aberriaren sustrai eta kimu” izenburua izango du  eta, bertan, Andoni Ortuzarrek euskal abertzaleek azken 100 urteotan egindakoen azterketa egingo du, hain zuzen ere, Ramon de la Sota buru zuen hautagai-zerrendak Bizkaiko Aldundiaren lehendakaritza eskuratu zuenetik. Lehenengo arrakasta hark bide eman zien euskal abertzaleei, apurka-apurka eta demokraziaren ildotik, euskal erakundeak goberna zitzaten eta, gainera, ordezkaritza esanguratsua lortu zuten beste estamentu batzuetan, hala nola Espainiako Kongresuan eta Senatuan.

Ekitaldiak, gutxi gorabehera, 90 minutuko iraupena izango du.

Ikus-entzuleen kopurua mugatua dela eta, etortzeko asmorik edukiz gero, nahitaezkoa da baieztatzea 94 405 64 50 telefono zenbakia edo idazkaritza@sabinoarana.org posta elektronikoa erabiliz.

 

IKUSI BIDEOA

 
Comments (0) Number of views (20537)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa