Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Jose Ramon Scheifler josulaguna eta Sabino Arana Fundazioaren ohorezko patronatukidea hil da

Fundazioaren lehen patronatuko kide izan zen, sortzaileekin batera


igandea, 2021.eko irailak 26

Jose Ramon Scheifler josulaguna eta Sabino Arana Fundazioaren ohorezko patronatukidea hil da

Jose Ramon Scheifler Amezaga josulaguna hil da goizaldean, Loiolan, 101 urte zituela.


Bilbon jaio zen, 1920an, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua zen. 1937an erbesteratu zen eta, 1938an, Jesusen Lagundian sartu zen. Filosofia, Teologia eta Bibliako ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan.


1988ko urriaren 11n, Sabino Arana Fundazioa legez eratu zen egunean, lehen patronatu hartako kide izendatu zuten, Patrick de la Sota buru zela. Kide sortzaileez gain, kide hauek ere osatu zuten patronatua: Jose Ramon Scheifler, Peru Ajuria, Itziar Lizeaga, Ana Galarraga, Gregorio Arrien, Koldo Mediavilla, Iñigo Camino, Jose Mari Cuñado eta Carlos Claveria. Beraz, historialariek, kazetariek, abokatuek, irakasleek, enpresaburuek eta gudari beteranoek osatu zuten aurreneko lantalde hori.


Bizitza osoan, Scheiflerrek lan intelektual eta pedagogiko emankorra garatu du. Nortasun handiko pertsona zinez eredugarria. Goian bego.


 

 
Comments (0) Number of views (315)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa