Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

“GOAZEN GUDARI DANOK… Askatasun bidean Zirardamendi, Aiastia (San Migel), Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad”. Erakusketa-inaugurazioa

Erakusketa Sabino Arana Fundazioak, Elgoibarko Udalak eta beste kultur erakunde eta elkarte batzuek antolatu dute elkarlanean, 1936ko irailean Zirardamendi Elgoibarko frontean hildako gudariei eta milizianoei gorazarre egiteko eratutako oroitzapen-ekitaldien programa ugari baten parte delarik


asteartea, 2014.eko irailak 2

I
IRAILAK 4, OSTEGUNA, 19:00etan

ELGOIBARko KULTUR ETXEA

(Nafarroa Plaza, 3. Elgoibar)

PARTE-HARTZAILEAK:

ALFREDO ETXEBERRIA (Elgoibarko alkatea)

AITOR ESTEBAN (Kongresuko diputatua eta gudarietako baten senidea)

JUAN MARÍA ATUTXA  (Sabino Arana Fundazioko lehendakaria)

IÑAKI GOIOGANA (Historialaria. Erakusketaren arduraduna)

Elgoibarko  Kultur Etxean  eta irailaren 21era arte “Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad” erakusketa  paratuko da, izen bereko  ekimen zabalago baten barruan egiten delarik. Ekimena Elgoibarko Udalak antolatu du,   gudari haien  jatorrizko  Bizkaiko  herrietako  udalen laguntzarekin eta zenbait kultur  erakunderekin elkarlanean, hala nola,  Aranzadi Elkartea, Sabino Arana Fundazioa  eta Sancho de Beurko elkartea.

Datorren irailaren 4an inauguratuko den erakusketa horren helburua da, 1936ko  iraila eta urria bitarteko  hamabost egunean  gerra-fronte hartan  zehar agitu ziren egintzak  gogoratzea; asmoetako beste bat da, ondorengo egunetan  gertakari haiei buruzko dokumental bat eta liburu bat  ere aurkeztea, eta horrekin batera hilaren 21ean Zirardamendin gorazarre-ekitaldi bat egingo da. Hasiera batean  gatazka hartan jazo ziren gudu ugarietako bat  besterik ez lirudikeenak azken buruan  esangura garrantzitsua izan zuen  Euskadirentzat.  Gatazka hartan mugarri bat izan zen, bere aurrekoa eta ostekoa bereizi zituena, eta neurri handi batean baita gure Herriaren historian eragin handia izan zuena.   

Esan behar da “Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad”  erakusketa  irailaren 5etik 21era ikusi ahalko dela Elgoibarren, eta ondoren  Erandion, Leioan, Mungian eta Bilbon ere egongo dela.


 

Comments (0) Number of views (19372)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa