Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HEDABIDEENTZAKO DEIA . Euskarak etorkizuneko euskal gizartean izango dituen aukeren eta erronken inguruko HERMES berezi baten aurkezpena

• Hizkuntzalariek, soziolinguistek, ikertzaileek, unibertsitateko irakasleek, teknologia berrietan adituek eta erakundeetako eta euskal kulturako ordezkariek gure hizkuntzak etorkizun hurbilean izango dituen erronkei eta aukerei buruzko gogoetak biltzen ditu aldizkariak. • Bilboko gotzain izendatu berria, Joseba Segura, elkarrizketatu du Pedro Ontoso kazetariak. Elizak egungo gizartean duen rolaz jardun du gotzainak.


asteazkena, 2021.eko uztailak 28

HEDABIDEENTZAKO DEIA .  Euskarak etorkizuneko euskal gizartean izango dituen aukeren  eta erronken inguruko HERMES berezi baten aurkezpena

Eguna:     2021eko uztailaren 29a, ostegunarekin
Ordua:     10:30
Lekua:     Sabino Arana Fundazioa (Moraza plaza, Bilbo)
Hizlariak:     Andres Urrutia, euskaltzainburua.
    Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
    Olga Saez, Hermes aldizkariaren zuzendaria.
    Pedro Ontoso, kazetaria

 

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu zuten elkarlanean euskarak etorkizuneko euskal gizartean izango dituen aukerei eta erronkei buruz hausnartzeko, euskaltzainen, soziolinguisten, unibertsitateko irakasleen, teknologia berrietan adituen eta erakundeetako eta euskal kulturaren munduko ordezkarien eskutik. 

 

Eta laneko jardunaldi horren emaitza dugu Sabino Arana Fundazioak orain argitaratu duen Hermes pentsamendu eta historiari buruzko aldizkariaren 69. ale berezia.


Ale berezi horretan, ondokoen ekarpenak jaso dira, nork jarduten duen esparruaren ikuspegitik egindakoak: Erramun Osa, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko idazkaria eta euskaltzain urgazlea; Xabier Barandiaran, Dustuko Unibertsitateko irakaslea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia arduraduna; Ibon Zugasti, Prospektiker erakundeko zuzendari; Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria; Iñaki Iurrebaso, UPV/EHUko irakaslea; Andoni Eizagirre, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Ane Urizar, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako ikertzailea; Aitor Montes, medikua, Felix Zubia, Donostiako Ospitaleko ZIU medikua, eta Jon Zarate, Farmaziako doktore eta NanoBioCel (UPV/EHU) antolakundeko ikertzailea; Arantza del Pozo, Vicomtech enpresako Hizkuntza eta Ahots Teknologien Saileko zuzendaria; Xabier Arregi, UPV/EHUko IXA eta HITZ ikerketa-taldeetako kidea; Igor Leturia, Elhuyarreko hizketa-teknologien arduraduna, eta Josu Aztiria, Elhuyarreko Adimen Artifiziala Hizkuntzan unitateko koordinatzailea.

 

Era berean, Hermes aldizkariaren ale honetan, Joseba Segura Bilboko gotzain izendatu berria elkarrizketatu du Pedro Ontoso kazetariak.

 

Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Olga Saez Hermes aldizkariaren zuzendaria eta Pedro Ontoso kazetaria izango dira bertan. Ostegunean, uztailak 29, Sabino Arana Fundazioan, 10:30ean.
 

 
Comments (0) Number of views (345)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa