astelehena, 2020.eko urtarrilak 20
Sabino Arana Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Sabino Arana Sariak banatzeko egingo duen kultura-ekitaldira. SARRERA LIBRE ETA DOAKOA
Ekitaldia urtarrilaren 26an egingo da eta eguerdiko 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian.
Hilaren 26ko saioan, ondokoek hartuko dute saria: Saski Baskonia saskibaloi-taldea; kirolean eta modan espezializatutako Ternua Group euskal enpresa-taldea; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familien Naizen elkartea; Andres Urrutia notarioa eta euskaltzainburua; eta Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko burua. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, jardungo du buru ekitaldi horretan.
Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko du ekitaldia eta Euskadi Brass-ek girotuko.