Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Sabino Arana Sarien 2016ko edizioa zuzenean, streaming bidez, fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.org

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du ekitaldian


osteguna, 2017.eko urtarrilak 26

Sabino Arana Sarien 2016ko edizioa zuzenean, streaming bidez, fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.org

Sabino Arana Sarien 2016ko kultura-ekitaldia datorren igandean izango da, urtarrilaren 29an, eguerdiko 12etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, eta zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez, Sabino Arana Fundazioaren webgunean (www.sabinoarana.org).

Pedro Luis Uriartek; Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta gure Ekonomia Itunaren aitak; Orbea bizikleta-enpresak; Egibide “Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa” ikastetxeak; Matxalen Ziarsolo eskubaloi-jokalariak; CIT/TEE Tolosako Ekinbide Etxeak; eta “Guernica” margolanak, garrasi lazgarria, bakearen ikur jasoko dute saria ekitaldi horretan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, jardungo du buru sarien banaketa-ekitaldian.

Lehendakariaz gain, herrialdeko politika-, kultura- eta gizarte-bizitzako pertsona ezagun askok baieztatu dute kultura-ekitaldi honen XXVIII. edizioan izango direla.

Arantza Ruiz kazetariak bideratuko du ekitaldia eta Nahikari Oloriz (saxofoi-jotzailea) eta Itxaso Sainz de la Maza (piano-jotzailea) musikariek osatutako Duo Aldamena bikoteak girotuko du.

Lehendakariaz gain, herrialdeko politika-, kultura- eta gizarte-bizitzako pertsona ezagun askok baieztatu dute kultura-ekitaldi honen XXVII. edizioan izango direla.

DOAKO SARRERA



 
Comments (0) Number of views (22033)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa