Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Euskal Pinturaren Memoria

• Artearen arloko adituek euskal margolari eta sortzaileen jarauntsia eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte Sabino Arana Fundazioan • Mintegia euskal kultur adierazpenen memoria aldarrikatzeko antolatutako jardueretako bat da


ostirala, 2021.eko abenduak 3

Euskal Pinturaren Memoria

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen barruan sortu ziren euskal kultur adierazpenen oroimena aldarrikatzeko helburuz, Sabino Arana Fundazioak urtero-urtero antolatzen dituen jardunaldien barruan, aurten, Bilboko Udalarekin lankidetzan, euskal margolarien memoria landuko dugu.


XIX. mendeko azken hamarkadek eta XX. mendeko lehen herenak nahitaezko garaia osatzen dute euskal kulturaren bilakaera ezagutzeko. Euskal Pizkundea, Lore Jokoak eta beste mugimendu batzuk aparteko ekimenak izan ziren euskal kultura azaleratu eta gizartera zabaltzeko. Eta kultura bizi horren erakusgarri nabarmenetako bat margolarien lana izan zen.


“Euskal pinturaren Memoria” izenburuaren ildoan, mintegia abenduaren 14an izango da, asteartearekin, 9:30etatik 13:15era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.


Jardunaldiaren irekiera-ekitaldian, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Miren Josune Ariztondo mintegiko koordinatzaile teknikoak jardungo dute. Ondoren, José Luis Villacorta, Historia Moderno eta Garaikideko doktorea eta arte-aditua, izango da hizlari. Hitzaldiaren izenburua hauxe da: “Gaurko euskal pintura ispiluaren aurrean: irakurketa posible bat”.


Hitzaldiaren ondoko eztabaida amaituta, mahai-inguru bat egingo da ondokoen eskutik: Mikel Onandia Garate EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak euskal artearen osagaiez jardungo du; Luis de Gezala Historia Garaikideko doktoreak ondoko gaia jorratuko du: Guinearen “Jaun Zuria” (1882) margolanetik Gezalaren Euskal errepublika (1931) margolanera. Hurbilpen bat Euskal artean izandako jarraitutasun batera”; eta Michel Mejuto Artearen Historiako lizentziaduna (Bartzelonako Unibertsitatea) ondoko gaiaz arituko da: “Galerismoa Euskadin. Jatorriak eta garapen historikoa”.


 

Comments (0) Number of views (1027)

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa