Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

DEIALDIA: AGENDA POLITIKOA COVID-AREN ONDOREN: eraldatuko gaituen etorkizuna

EAJ-PNVren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek hasierako hitzak eskainiko ditu Sabino Arana Fundazioak “Covid-aren ondorengo agenda politikoa” aztertzera begira Zientzia Politiko,Sozial eta Ekonomikoen adituekin egingo duen jardunaldian”


osteguna, 2021.eko urriak 28

•    Hizlari izango dira, besteak beste, ADIL NAJAM, Bostongo Unibertsitateko Frederick S. Pardee Ikasketa Globalen Eskolako inaugurazio-dekanoa; eta CARLOS MATAIX, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroko zuzendaria.

 

Eguna:         Urriaren 29an, ostirala.
Ordua:         9:30ean.
Lekua:     Sabino Arana Fundazioa (Moraza enparantza, z/g. Bilbao).

 

Pandemiak eragin izugarria izan du mundu osoan; arduradun publikoak, eragile ekonomiko eta sozialak eta herritar guztiak modu bortitzean sartu gara beldurra, segurtasunik eza eta ziurgabetasuna ezaugarri dituen egoera berri batean.

 

Globalizazioaren testuinguruan gertatzen ari ziren joera ekonomiko, sozial eta politikoak bizkortzeko faktore bat izaten ari da birusa. Hemendik aurrera ezer ez da berdina izango. Pandemiak planteatzen dizkigunak dira gure giza- izaerari eta  gizartearen ekintza kolektiboaren errealitate desberdinei buruzko gaiak. “Zein dira Covid-aren osteko gizartearen erronkak mundu mailan, Europan eta Euskadi mailan?” Galdera horri erantzuten saiatuko gara jardunaldi honetan.

 

Andoni Ortuzar, Adil Najam eta Carlos Mataixez gain,  beste hizlariak izango dira Ainhoa Novo, EHU-UPVren   Politika Zientzien eta  Administrazioaren eta Komunikazioaren Departamentulp irakaslea; Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Saileko irakaslea; eta Mikel Mancisidor UN Committee on Economic, Social & Cultural Rights-eko kide eta  International Institute of Human Rights René Cassin-eko hizlaria.


 

Comments (0) Number of views (335)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa