Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Sabino Arana Fundazioak berriz bilduko du zenbait epaile, zigor arloko abokatu, politikari eta akademiko nabarmen, Zigor Zuzenbidea eta ETAren amaieraz gogoeta egiteko

Ostiral honetan, ekainak 13, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide/k, 6. Bilbo)


asteazkena, 2014.eko ekainak 11

Hedabide grafikoek  11:00etan hartu ahalko dituzte bileraren irudiak.

Hedabideek gertakarira etorri diren eta adierazpenak egin  nahi dituzten gonbidatuekin egon nahi badute, kafe-atsedenaldian, 11:15 eta 12:00 bitartean, egin ahalko dute.

Sabino Arana Fundazioak 2012tik antolatzen duen “Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran” mintegiaren lantalde koordinatzaileak hirugarren elkarraldi bat planifikatu du, Justizia agertoki berrira, ETAk bere jarduera armatuari utzi zionetik ireki den esparru berrira,  egokitzera eraman dezaketen formulak bilatzen lan egiteko eta bide horretan aurrera egiten segitzeko.

Bakea sendotu beharra dugu eta bizikidetza politiko egokidun etorkizun bat prestatu behar dugu. Horrenbestez, bada, guk eutsi eta iraun egin behar dugu, xede hori lortzen Zigor Zuzenbideak zeintzuk printzipio eta tresnaren bitartez lagun diezagukeen aurkitzeko eta haien  ezaugarriak zehazteko.

Hitzordua etzi, ekainaren 13an, ostiralarekin, izango da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide/k, 6. Bilbo), Jardunaldi horretan zenbait epailek, magistratuk, fiskalek, abokatu zigor-legeetan adituk, politikarik eta akademikok parte hartuko dute, eta bertan hizlariak izango dira: JOAQUIN GIMENEZ, Auzitegi Goreneko magistratua, Zigor arloa; MERCEDES GARCÍA ARAN, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zigor Zuzenbideko katedraduna; CARMEN LAMARCA, Madrileko Carlos III.a Unibertsitateko Zigor Zuzenbidean katedraduna, eta IGNACIO MUÑAGORRI, EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna.

Mintegian izango diren beste parte-hartzaileen artean nabarmendu ditzakegu: JUAN LUIS IBARRA, EAEko Justizia Auzitegi Goreneko presidentea; JUAN MATEO AYALA GARCÍA, Bizkaiko Probintzi Entzutegiko magistratua; NEKANE SAN MIGUEL, Bizkaiko Probintzi Entzutegiko magistratua;  ESTHER ERICE. Nafarroako Probintzi Auzitegiko presidentea; IÑIGO LAMARCA, Arartekoa; JUAN JOSÉ LÓPEZ ORTEGA, Madrileko Probintzi Entzutegiko magistratua.; RAMÓN SÁEZ VALCARCEL, Entzutegi Nazionaleko magistratua, Zigor arloa; JORGE JUAN HOYOS, Gipuzkoako Probintzi Entzutegiko magistratua; JAVIER MIRA BENAVENT, Valentziako Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle titularra; ANA ISABEL PÉREZ MACHIO, EHUko  Zigor Zuzenbideko irakasle titularra; AITOR ESTEBAN, Kongresuko diputatua; JUAN IGNACIO  ECHANO, Deustuko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedraduna ENARA GARRO, Zigor Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakasle agregatua; PAUL RIOS,Lokarriko koordinatzailea;  eta IÑIGO IRUIN  eta TXEMA MONTERO abokatuak, besteak beste.

Hitzaldiak:

IGNACIO MUÑAGORRI Jn. EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna.

“Iruzkin zenbait inkomunikaziodun atxiloketaren eta Zigor Kodeko 577 eta 578 artikuluen gainean”.

CARMEN LAMARCA And. Madrileko Carlos III Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedraduna.

"Salbuespenezko auzipetzea terrorismo arloan. Ikuspegi orokor bat"

MERCEDES GARCÍA ARÁN And. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zigor Zuzenbideko Katedraduna.

“Espetxe-zigorra betetzea eta espetxe-ondorioak”.

JOAQUÍN GIMÉNEZ Jn. Auzitegi Goreneko zigor-arloko magistratua.

“Parot doktrina, GEEAren epaia eta zigor-metaketak”



Comments (0) Number of views (15425)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa