Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Euskadi eredu berrien bila, laguntza soziosanitorioan aurrera egin ahal egiteko

Europar aditu, Euskal Herriko zerbitzu soziosanitarioetako arduradun, aholkulari eta eusko legebiltzarreko alderdi guztietako politikari zenbaitek parte hartuko dute Sabino Arana Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailekin elkarlanean, antolatutako jardunaldi batean


ostirala, 2014.eko apirilak 4

Sabino Arana Fundazioak “Osasuna eta gizarte-zerbitzuak: osagarrizkoaren kudeaketa” mintegia antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailekin elkarlanean, eta datorren asteazkenean, apirilaren 9an, egingo da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan bertan. 

Elkarraldi horren xedea da, laguntza soziosanitarioaren arloko eredu berri batzuk aztertzea, gero Euskadin ere hura hobetu dezaketen ekintza-planak abian ipini ahal izateko.

Horretarako, mintegian hizlari gisa parte hartuko dute: John Farrell Ipar Irlandako Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta  Segurtasun Publikoa Sailean Osasun-zerbitzua Eraldatzeko zuzendariondokoak, Ipar Irlandako eredu soziosanitarioa ezagutzera emateko (irlandak esperientzia handia du osasun- eta gizarte-sareak integratzen); Alfonso Lara European Social Networkeko (ESN) Politika eta Ikerkuntza zuzendariak,  sinergia soziosanitarioak sendotzearren Europan abiarazten ari diren lehentasunak eta jardun-ildoak azalduko dituelarik; eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila) zein Euskadiko eredu soziosanitarioaren garapenaz mintzatuko baita.

Elkarraldia Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko José Antonio de la Ricak arteztuko du eta bertan, gainera, laguntza soziosanitarioaren arloko beste 50 bat adituk ere parte hartuko dute.


Comments (0) Number of views (24563)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa