Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Euskal abesbatzen mugimenduaren ordezkariek gure abesbatzen bilakaera eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte Sabino Arana Fundazioan

• Euskal kultur adierazpenen memoria aldarrikatzeko antolatu ohi ditugun jardueren baitakoa da mintegia.


osteguna, 2020.eko urriak 22

Euskal abesbatzen mugimenduaren ordezkariek gure abesbatzen bilakaera eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte Sabino Arana Fundazioan

Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak urtero-urtero antolatzen dituzten jardunaldien esparruan, euskal abesbatzen mugimenduaren oroimenari ekingo diogu aurten, XX. mendean zehar sortutako euskal kultur adierazpenen memoria aldarrikatzeko.

 

Abesbatza edo koruetan kantatzea euskal kulturaren ezaugarri nagusietako bat da. XXI. mendean, baina, gauzak asko aldatu dira eta areago aldatuko dira. Hortaz, abagune egokia dela iruditu zaigu euskal abesbatzen mugimenduak azken urteotan izan duen bilakaera gogora ekartzeko eta, batez ere, abesbatzen munduak aurrera begira dituen erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko, kultur jarduera horrek etorkizunean landu ditzan.

“Euskal abesbatzen mugimendua: memoria eta etorkizuneko erronkak” izenburuaren ildotik, mintegia urriaren 27an, asteartearekin, egingo da, 9:45etik 13:30era artean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan 
 
Miren Josune Ariztondok, Bilbao 700 Fundazioaren izenean, eta Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zaratek emango diote hasiera jardunaldiari. Ondoren, honako hauek hartuko dute parte: Pello Leiñena, ERESBILeko (Musikaren Euskal Agiritegia) zuzendaria; Ana Berrizbeitia, UPV/EHUko Abesbatzako presidentea; Valentin Atxotegi, Leioako Musika Eskolako zuzendari ohia; eta David Azurza, konpositore, koru zuzendari eta Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioko koordinatzailea. Geroago, eztabaida izango da. Iñigo Alberdi Bilboko Koral Elkartearen kudeatzailea izango da moderatzailea, eta kultura munduko hainbat ordezkarik ere parte hartuko dute.


Mintegia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgune honetatik: www.sabinoarana.eus.
 

 
Comments (0) Number of views (3195)

Tags:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa