Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Latinoamerika eta Europako politika- eta gizarte-eraldaketak aztergai XII. Bilboko Elkarrizketetan

• EAJ-PNV alderdiaren EBBko buru eta PDEko presidenteorde Andoni Ortuzarrek hasiera emango dio ekitaldiari, urtarrilaren 31n, ostiralarekin, goizeko 9etan, Sabino Arana Fundazioan


astelehena, 2020.eko urtarrilak 27

“Mugimenduak eta matxinadak krisi politiko eta sozialen aro globalean” izenburuaren ildotik, Sabino Arana Fundazioak eta Europako Demokraten Institutuak (IED) elkarlanean antolatutako “Bilboko XII. Elkarrizketak: Europa eta Latinoamerika” izeneko mintegia izango da datorren urtarrilaren 31n, ostiralarekin, Fundazioaren egoitzan.


Hamabigarren edizio honetan, Txileko, Mexikoko eta Europako Parlamentuko ordezkari politikoek Europan eta Latinoamerikan bizi izaten ari garen aldaketa bizi-biziak aztertuko dituzte: migrazioak, norberekoikeria eta bakardadea, aurrerapen teknologikoak, klima-aldaketa eta beste ezaugarri dituzten eraldaketak, hain zuzen ere. Mintegiak gizarte-gertakizun berri horiek antzeman eta aztertzeko xedea du, egun bizi gareneko aro guztiz aldakorrari buruzko aholkuak eman eta etorkizuneko irtenbideak aurkitzearren.


Horretarako, honako hauek izango ditugu hizlari mintegian: Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren (PDC) presidente Fuad Chahín; Gabriel Ascencio diputatua, Txileko Diputatuen Ganberako presidente ohi eta enbaxadore ohia; Mariana Gomez del Campo, PAN-Mexikoko senatari eta Amerikako Antolakunde Kristauaren (ODCA) presidenteordea; Ander Gurrutxaga, UPV/EHUko Soziologia katedraduna; Guillermo Herrera, Carmen Freiren Kabineteko burua eta PDC alderdiaren gaikako mahaien arduraduna; Javier López, Europako Parlamentuko kidea eta Europa-Latinoamerikako Asanblada parlamentarioaren presidentekidea. Europako Parlamentuko kide Izaskun Bilbaok gidatuko du jardunaldia, eta hizlariek hitz egin osteko galderen txandak moderatuko ditu.


XII. BILBOKO ELKARRIZKETAK: EUROPA ETA LATINOAMERIKA
Mobilizazioak eta matxinadak krisi politiko eta sozialen aro globalean

Sabino Arana Fundazioa
2020.01.31

 08:45     Harrera - kafea. 
 09:00     Jardunaldiaren hasiera-ekitaldia. 
              Juan Mª Atutxa jauna. Sabino Arana Fundazioaren lehendakaria.
          Francesco Rutelli jauna. Europako Demokraten Institutuko presidentea.
              Andoni Ortuzar jauna. Euzko Alderdi Jeltzalea alderdiaren presidentea.
 09:15       Aurkezlea eta moderatzailea:
     Izaskun Bilbao andrea. Europako Parlamentuko kidea. Andeetako komunitatearekiko harremanetarako ordezkaritzaren buruordea.
    Atariko hitzaldia: Gizarte-krisien arrazoiak eta ondorioak 
         Fuad Chahín jauna. Txileko Alderdi Demokrata Kristaua alderdiaren (PDC) presidentea.
 10:15     Lehen atala: Politikaren krisia: 
    ordezkaritzako demokrazia eta herritarrek parte hartzeko bide berriak 
        Hizlariak:
         Mariana Gómez del Campo andrea. Mexikoko PAN alderdiaren nazioarteko gaien  arduraduna eta ODCA antolakundearen buruordea.
         Ander Gurrutxaga jauna. UPV/EHUko Soziologiako katedraduna. Saiogilea. 
 11:00     Eztabaida-saioa.
 11:30      Talde-argazkia.
        Atsedena / Kafea.
 12:00      Bigarren atala: Kapitalismo neoliberalaren krisia: 
    eredu ekonomiko barneratzaile eta parte-hartzaileagorantz
        Hizlariak:
         Guillermo Herrera jauna. Aholkularia. Carmen Freiren Kabineteko burua eta Txileko PDCren gaikako mahaien arduraduna.
         Javier López jauna. Europako Parlamentuko kidea. Europa-Latinoamerikako Asanblada parlamentarioaren presidentekidea.
 12:45     Eztabaida-saioa.
 13:00     Ondorioak: 
         Mikel Burzako jauna. Europako Demokraten Institutuaren administratzaile nagusia.
         Carmen Beatriz Fernández andrea. Aholkularia eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea.
 13:30     Koktela.
 

Comments (0) Number of views (885)

Tags:

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa