Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Hurrengo ekitaldia: PREMIOS SABINO ARANA SARIAK 2021

 

 

 

Berriak - Prentsa oharrak

Norma Vázquez psikologo feministak jarrera mikromatxistak eta horiek desagerrarazteko beharra jorratuko ditu

Datorren asteazkenan egingo da, hilaren 19an, 18:00etan, Vitoria-Gasteizko Vital Fundazioaren Gelan (Dendaraba)


asteazkena, 2022.eko urtarrilak 12

Norma Vázquez psikologo feministak jarrera mikromatxistak eta horiek desagerrarazteko beharra jorratuko ditu

Norma Vázquez psikologo feminista eta Sortzen aholkularitza-etxeko zuzendariak, indarkeria matxista aztertzen eta horren aurka jarduten duen adituak, emakumeen aurkako mikromatxismoak edo indarkeria ‘ikusezina’ aztertuko du datorren asteazkenean, hilaren 19an, arratsaldeko 6etatik aurrera, Gasteizko Vital Fundazioaren Gelan (Dendaraba).


Mugimendu feministen eta bizirik atera diren biktima izandako emakumeen borrokari esker, gizarteak gaur egun antzeman daitezkeen (kolpeak beti izan dira ikusteko modukoak) eta gaitzets daitezkeen indarkeriaren agerbide batzuk ezagutzea izan du. 


Nolanahi ere den, indarkeriazko agerbide nabarmenenak indarkeriatzat hartzen diren arren, badira beste harreman-bide eta jokabide batzuk, guztiz arrunt bilakatu direnak, eta indarkeriazko egintzatzat sailkatzen dituzgunean, harridura, haserrea edo kritika eragiten dute. Indarkeria ikusezinaz edo mikromatxismoez ari gara, eta ez deritze horrela txikiak direlako, egunerokoak eta ikusezinak direlako baizik.


Sabino Arana Fundazioak antolatutako hitzaldi horretan, Norma Vázquez psikologoak mikromatxismoak zergatik ezartzen diren eta horiek aitortzeak zer ondorio dakartzan azalduko digu eta, bide batez, eta horiek desagerraraztearen garrantziaz jardungo du.


Azken 24 urteotan Bilbon bizi izan den Norma Vázquez mexikarra da jatorriz, eta duela 40 urte hasi zen feminismoan eta emakumek piratzen duten indarkeriaren aurka borrokatzen. Hainbat taldetan ibili da, hala nola CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministan.


1992 eta 1998 urteen artean, ‘Las Dignas’ elkarte feministako kide izan zen El Salvador herrialdean. Bilbon, Sortzen aholkularitza-etxea sortu zuen, hau da, indarkeria matxistaren aztertzen eta horren aurka jarduten aditua den eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen zerbitzu espezializatua.


Vázquezen aztergai nagusia emakumeek pairatzen duten indarkeria da, eta horren inguruan ikertu du, prestakuntza eskaini eta aholkularitza eman die erakunde batzuei.


Antolakuntza dela eta, etortzekoa
bazara, jakinarazi, mesedez.
T: 94 405 64 50
idazkaritza@sabinoarana.eus

 
Comments (0) Number of views (471)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


HERMES aldizkaria: azken alea

70. zenb. (2021) salgai, gure egoitzan bakarrik eskuragarri. Prezioa: 5 euro (postaz bidaliz gero, bidalketa-gastuak ez dira sartzen )

 

Harpidetza online

Aleak bidaltzeko, eskatu agiritegi@sabinoarana.eus emailean

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa