Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Hurrengo ekitaldia: PREMIOS SABINO ARANA SARIAK 2021

 

 

 

Berriak - Prentsa oharrak

Hermes aldizkariaren azken aleak euskal gizartearen planetarekiko atxikimendua jorratu du

Horretarako, 2030 Agendaren inguruko adituek ekimen horretan jasotako konpromisoak aletu dituzte, eta oraina ez zaintzeak kalitatezko etorkizunaz ezin gozatzeko ondorioak aztertu dituzte.


osteguna, 2021.eko abenduak 30

Hermes aldizkariaren azken aleak euskal gizartearen planetarekiko atxikimendua jorratu du

Sabino Arana Fundazioak Hermes aldizkariaren ale berria argitaratuz emango dio amaiera 2021. urteari. Aldizkariaren azken aldeak euskal gizarteak gure planetarekin daukan atxikimendua jorratu du. Horretarako, 2030 Agendaren inguruko adituek ekimen horretan jasotako konpromisoak aletu dituzte, eta oraina ez zaintzeak kalitatezko etorkizunaz ezin gozatzeko ondorioak aztertu dituzte.


Jonan Fernandez, Gizarte Trantsizioaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia; Andoni Hidalgo, EURIKER erakundearen sortzaile eta zuzendaria; Javier Cortés, United Nations Global Compact erakundearen Latinoamerika, Karibe eta Ipar Amerikarako arduradun ohia eta 2030 Agenda lokalizatzeko eragile askoren arteko lankidetzan aditua; Cristina Monge Lasierra, ECODESeko aholkulari exekutiboa eta Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea; eta Pablo Martínez Oses Politika Zientzia eta Nazioarteko Harremanetako doktoreak gure ‘ore ama’ edo planeta zaintzeko erronka eta demaz beteriko etorkizunaz hitz egingo digute ale berrian.


Kike Santaren kazetariak Koldo Unceta UPV/EHUko katedraduna (HEGOAren zuzendari ohia) elkarrizketatu du.


Azkenik, Eguzki Urteaga soziologoak Molac Legearen nondik norakoak jorratu ditu.


Hermesek heldu egin dio une honetan gizartea gehien kezkatzen duen gaietako bati, auzi horrek herritarren ohiturak eta harremanak kolokan jarri baititu, zuzendariaren oharrean esan bezala. Dagoeneko, segida beldurgarri baten seigarren agerraldian gaude, eta amaiera gero eta urrunago sumatzen hasita gaude. Zorioneko birusak iseka egin dio zientziari eta oldarraldi bakoitzean mutatu egiten da are indar handiagoz berragertzeko. Agerraldien arteko segida laburtu egin da, eta agerraldietako une gorenetan, aldaera berri eta hilgarriagoak agertzen dira. Gaur egun, gizateriak ekin beharreko erronkak ez dauka zerikusirik meteoritoak suntsitzen dituzten misilekin, eskala handiko zibererasoekin edo gerra nuklearrekin. Bada, gure beldurrak botereari eta nagusitasunaren handinahiari lotuago dauden etorkizuneko hondamendietan funtsatu dira, benetako beharretan baino.
 

 

 
Comments (0) Number of views (259)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


HERMES aldizkaria: azken alea

70. zenb. (2021) salgai, gure egoitzan bakarrik eskuragarri. Prezioa: 5 euro (postaz bidaliz gero, bidalketa-gastuak ez dira sartzen )

 

Harpidetza online

Aleak bidaltzeko, eskatu agiritegi@sabinoarana.eus emailean

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa