Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Berriak - Prentsa oharrak

Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Bilbon EBren etorkizuneko zabalkundeari (Mendebaldeko Balkanak) buruz hausnartzeko

• Sandro Gozik, PDE-EDPko idazkari nagusi eta eurodiputatuak (online); eta Mireia Zaratek, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, hasiera emango diote jardunaldiari hilaren 17an, asteazkenarekin, 9:00etan, Sabino Arana Fundazioan. • Ospe handiko nazioarteko adituek parte hartuko dute mintegian. Streaming bidez ere lotzea izango da jardunaldiarekin, www.sabinoarana.eus webgunetik eta PDE-EDPren webgunetik: www.democrats.eu.


astelehena, 2021.eko azaroak 15

Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Bilbon  EBren etorkizuneko zabalkundeari (Mendebaldeko Balkanak) buruz hausnartzeko

“EBren etorkizuneko zabalkundea Mendebaldeko Balkanetara. Konpondu gabeko gatazkak gainditzea eta erronka geopolitikoak” izenburuaren ildoan, Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du azaroaren 17an, asteazkenarekin, 9:00etatik 15:30era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.


Egun, EB bere etorkizunari buruzko gogoeta betean eta proposamenak lantzen ari da Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia (CoFoE) delakoan; mintegi horretan, berriz, Europako mugak eta Batasuna Mendebaldeko Balkanetara hedatzeko erronka aztertu nahi ditugu, Europako atzerri-politikaren eta segurtasun-politika erkidearen esparruan.


Tirabira handiak daude eskualdean, auzi historikoak eta etnien arteko zein lurraldeen inguruko liskarrak direla eta. EBren eginkizuna eta eskualdea etorkizunean Batasunean txertatzea egonkortasun- eta bake-bermea izan liteke Mendebaldeko Balkanentzat. Hala ere, EBk, arazoz mukuru dagoela, oraindik ez die atxikitzeko datarik jarri Mendebaldeko Balkanetako herrialdeei. Balkanetako gizarte-esparru askotan, EBrekiko etsipena agerikoa da, Batasunari erabakitasun falta egotzita. Bien bitartean, hainbat arrazoi direla eta, Errusia, Txina Turkia eta beste inbertsioak egin eta laguntzak eskaini dituzte Balkanetako penintsulan, Mendebaldeko Balkanetako herrialdeen etorkizunean eragina izateko helburuz.


Mintegian, ertz askotako errealitate konplexu horren alderdi erabakigarrienak jorratuko ditugu ospe handiko adituen eskutik. 


Hala, Miodrag Vlahović (Montenegro) diplomazialari eta politikariak, Kanpo Harremanetarako ministro ohiak eta Estatu Batuetan, Kanadan, Islandian eta Egoitza Santuan (Vatikanoa) eta Maltako Ordenan enbaxadore izandakoak, egoeraren nondik norako nagusiak azalduko ditu, joan den urrian, Bled hirian (Eslovenia) egindako EB eta Balkanen arteko goi-bileraren ondoren.


Ondoren, bideo bidez, Milivoj Bešlin historialari serbiarrak; Ylber Hysa diplomazialari eta politikari kosovoarrak; eta Ipar Mazedoniako Antonio Milososki diplomazialari eta politikariak, Kanpo Arazoetako ministro ohiak, nork bere herrialdeko egungo errealitate politikoa jorratuko dute, eta Europar Batasunari atxikitzeko garapen eta aukerei buruz hitz egingo digute.


Aurrerako, Bosnia-Herzegovinako Boro Kontic kazetari eta Sarajevo Media Centreko buruak eta  Miodrag Vlahović  politikari eta diplomazialariak parte hartuko dute aurrez aurre.


Irune Zuluaga legebiltzarkide eta Eurobasqueko presidenteak eta Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak jardunaldian antolatutako lan-mahaiak aurkeztuko dituzte.


Azkenik, PDE-EDPko Batzorde Politikoko Mikel Burzako arituko da mintegiaren amaiera-ekitaldian, eta koordinazio-taldearen ondorio-gomendioek aletuko ditu.


 

 
Comments (0) Number of views (473)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


HERMES aldizkaria: azken alea

69. zenb. (2021) salgai, gure egoitzan bakarrik eskuragarri. Prezioa: 5 euro (postaz bidaliz gero, bidalketa-gastuak ez dira sartzen )

 

Harpidetza online

Aleak bidaltzeko, eskatu agiritegi@sabinoarana.eus emailean

handitu irudia

Hurrengo ekitaldiak

Ekitaldiak Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango dira.
Fundaziora bertaratzeko, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea, telefonoz (94.405.64.50) edo posta elektronikoz (idazkaritza@sabinoarana.eus)

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa