Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Berriak - Prentsa oharrak

Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Bilbon, pandemiaren ostean, demokraziaren eta ongizate-estatuaren etorkizunari buruz hausnartzeko.

• Nazioarteko adituek izurritearen aldian izandako aldaketak aztertuko dituzte, etorkizunari aurre egiteko aukeraren ikuspegitik, erakunde, politika, ekonomia eta gizarte esparru berriak eraikitzeko asmoz, bai munduan, bai Europan. • Mintegia Sabino Arana Fundazioan egingo da, ekainaren 15ean, 9:00etatik 13:30era. Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea (94.405.64.50 / idazkaritza@sabinoarana.eus). Streaming bidez ere lotzea izango da mintegiarekin www.sabinoarana.eus webgunetik eta PDE-EDPren webgunetik: www.democrats.eu


osteguna, 2021.eko ekainak 10

Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Bilbon, pandemiaren ostean, demokraziaren eta ongizate-estatuaren etorkizunari buruz hausnartzeko.

“Demokraziaren eta ongizate-estatuaren etorkizuna pandemiaren ostean” izenburu orokorraren ildoan, Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du ekainaren 15ean, asteartean, 9:00etatik 13:30era bitartean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.


Jardunaldian, COVID-19ak demokraziaren kalitatean eta ongizate-estatuaren erreformek ekarriko dituzten politika publiko eta sozialen geroan izan duen eragina eta ondorioak aztertuko dira.


Demokrazia eta ongizate-estatua ez dira pandemiatik irtengo izurritea hasi zenean zeuden moduan. Zer aldatu den galdetu behar diogu geure buruari: zer babestu nahi dugun eta zer aldatu nahi dugun.


Horretarako, nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute mintegian, eta azken bolada honetan izandako aldaketak aztertuko dituzte, etorkizunari aurre egiteko aukeraren ikuspegitik, erakunde, politika, ekonomia eta gizarte esparru berriak eraikitzeko asmoz, bai munduan, bai Europan.

 

Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle eta Nazio Batuetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko (CESCR) kide Mikel Mancisidor jaunak koordinatutako jardunaldi honen irekiera-saioan, PDE-EDPko idazkari nagusi Sandro Gozi jaunak eta Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zarate andreak jardungo dute.


Ondoren, Göteborg (Suedia) hiritik, Victor Lapuente jaunak, Göteborgeko Unibertsitateko Politika Zientzietako irakasle eta “Quality of Government” Institutuko ikertzaile nagusiak, demokraziaren egungo kalitateari buruz duen ikuspegia eskainiko digu eta COVID-19aren  osteko ingurumariaren gaineko ideia batzuk emango ditu.


Ondoren, Laurence Farreng europarlamentariak, eta Arola Urdangarin Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako Euroeskualdeko zuzendariak ondoko gaiarekin lotutako gaiak jorratuko dituzte: “Demokrazia, Euroeskualdea eta mugaz gaindiko lankidetza COVID-19aren osteko Europan”.


Hurrengo mahai-inguruan, Izaskun Bilbao europarlamentariak eta Valentziako Lan Zuzenbideko irakasle eta Europako Kontseiluko aholkulari Carmen Salcedo andreak osatua, “Gizarte-eskubideak Europako Gutun Sozialean: Europako Konstituzio Sozial baterantz” ildoari lotutako gaiak jorratuko dira.


Eta, azkenik, Brasildik, Renato Zerbini Brasiliako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle eta NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko presidenteak “COVIDek munduan duen eragina: gizarte-eskubideak eta gobernantza globala” izango du hizpide.


 

 
Comments (0) Number of views (458)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

68. zenb. (2021) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa