Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Berriak - Prentsa oharrak

Iker Merodiok amaiera emango dio “Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” deritzon hitzaldi-zikloari, datorren ostegunean -maiatzaren 20an- “Fake news eta politika” gaia jorratuta

• Arratsaldeko 7etatik aurrera. Hitzaldian aurrez aurre parte hartzeko, nahitaezkoa da bertaratzea baieztatzea (94.405.64.50 – idazkaritza@sabinoarana.eus). Streaming bidez ere lotzea dago, Fundazioaren webgunetik bertatik: www.sabinoarana.eus.


astelehena, 2021.eko maiatzak 17

Iker Merodiok amaiera emango dio “Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” deritzon hitzaldi-zikloari, datorren ostegunean -maiatzaren 20an- “Fake news eta politika” gaia jorratuta

Iker Merodio kazetari eta lineako marketin-adituak “Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” deritzon hitzaldi-zikloari amaiera emango dio datorren ostegunean, maiatzaren 20an, 19:00etatik aurrera. Sabino Arana Fundazioak azken asteotan antolatu duen ziklo horren helburu nagusia da gaur egungo ideologia eta jardunbide totalitarioei darien hutsalkeria eta arinkeria aztertzea.

 

“Fake news eta politika. Ez ahaldundu edonor” izenburuaren ildoan. Iker Merodio “fake new” delako kontzeptuaren ezaugarriak aletuko ditu. Horretarako, bere ustez ez direnak (esamesak, gezurrak edo neurrigabekeriak) baztertuko ditu, eta “fake new” direlakoak sortzeko eta zabaltzeko modu erraza ematen duten egoerak, pertsona ospetsuak, ideiak eta tresnak azalduko ditu.

 

Merodioren iritziz, nahita sortutako albiste faltsu horiek pentsa daitezkeena baino arazo larriagoa dakarte, ez komunikazio-arloko profesionalentzat bakarrik. Fake new horiek benetako mehatxuak dira sistema demokratikoarentzat; izan ere, populismoak, sistemaren aurkakoak eta eskuin muturra naturalizatzen errazten dute, eta, horrela, gizarte osoari eragiten diote.

 

Merodioren hitzaldiak azkena emango dion zikloan Patxi Agirre historialariak, Aitor Esteban Kongresuko diputatuak eta Iñaki Anasagastik ere parte hartu dute.


 

 
Comments (0) Number of views (615)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

68. zenb. (2021) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa