Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Berriak - Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak bi artista gazteren ekimen ekintzaileak partekatuz ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna

“Gazte ekintzaileak. Nola hurbildu artea gure ingurunera?” izenburuaren ildoko hitzaldia antolatu du.


osteguna, 2021.eko maiatzak 13

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak bi artista gazteren ekimen ekintzaileak partekatuz ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna

“Etorkizuneko museoa birpentsatzea egungo erronkei aurre egiteko” dugu 2021eko Museoen Nazioarteko Egunaren helburua, museoei, profesionalei eta komunitateei COVID-19aren osteko aroari aurre egiteko gonbita eginda.


Besteak beste, kulturaren sektorea pairatzen ari den krisialditik ateratzeko, ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) honako hau adierazi du: “garaia iritsi da balioa sortzen duten jardunbide berriak, kultura-erakundeentzako negozio-eredu berriak eta egungo gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaileak plazaratu, irudikatu eta partekatu ditzagun”.


Kemen horrek bultzatuta, Sabino Aranaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hitzaldi bat antolatu du maiatzaren 19an, asteazkenarekin, 18:00etatik aurrera, bi ekintzaile gazteren eskutik: “Gazte ekintzaileak. Nola hurbildu artea gure ingurunera?”


Naiara Gallegok eta Laura Diezek, nork bere esperientzia kontatuko digu eta, aurrera egin ahal izateko zein egungo merkatuan leku bat irabazteko jarduera nola berrasmatu behar izan duten azalduko.


Naiara Gallego argazkilariak eta Meraki Estudioren sortzaileak Meraki for brands izeneko argazkilaritza-lerro korporatibo berria kaleratu du oraintsu, Meraki Estudion egiten duen argazkigintza jatorra enpresetara gerturatzeko. Halaber, argazkilaritza mugikorrari buruzko ikastaroak ematen ditu, besteak beste, Retail Cecobi euskal eskolarentzat.


Laura Diez, berriz, Artotekako koordinatzaileetako bat da. Artoteka ekimen aitzindaria da eta Bizkaian baino ez dago martxan. Sarean, Karraskan eta Wikitoki kolektiboek bultzatutako plataforma bat da, liburutegi baten antzera dabilena, baina, liburuen ordez, gaur egungo artelanak eraman daitezke etxera maileguan. Eta mailegu-aldia amaituta, artelana itzuli eta beste batez alda dezakezu. Erraza bai erraza.


Bi-biak oso esperientzia jakingarriak, beste gazte batzuk proiekturen bat abian jartzen gogatu ditzaketenak.
 

 
Comments (0) Number of views (526)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

68. zenb. (2021) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa