Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Berriak - Prentsa oharrak

"Feminismoa eta politika" euskal alderdi politiko behinenen emakumezko ordezkari nabarmenekin

• Parte-hartzaileak: Itxaso Atutxa (EAJ-PNV), Izaskun Duque (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Laura Garrido (PP). Moderatzailea: Eva Domaika kazetaria. • Maiatzaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean. Leku guztiak beteta. Streaming bidez lotzea ere egongo da, Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus. • Hedabide grafikoek 18:15ean hartu ahalko dituzte irudiak. Ekitaldia jarraitu nahi dutenentzat, audio-seinalez hornituriko gela bat prestatuko da ekitaldia egingo denaren alboan. Etortzekotan, baieztatu, mesedez.


ostirala, 2021.eko apirilak 30

"Feminismoa eta politika" euskal alderdi politiko behinenen emakumezko ordezkari nabarmenekin

“Feminismoa eta politika. Genero-ikuspegia politikarekin nola uztartu” izenburuaren ildoan, datorren maiatzaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30etik aurrera, euskal alderdi politiko nagusietako bost ordezkari nabarmenek parte hartuko dute Sabino Arana Fundazioak antolatutako topaldi batean, emakumeek erakunde politikoetan eta ordezkaritza-erakundeetan dituzten zereginei eta presentziari lotutako esperientziak azaltzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko.


Itxaso Atutxa, EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko presidentea ; Izaskun Duque, EH Bilduko batzarkidea Bizkaian; Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusia; Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean; eta Laura Garrido, Euskadiko PPko idazkari nagusia, euren esperientziez mintzatuko zaizkigu eta konpromiso irmoa azalduko dute elkarrekin aurrera egiteko, generoaren ziozko diskriminaziorik gabeko gizarte baterantz. Eva Domaika kazetariak moderatuko du jardunaldia.


Azken urteotan, emakumeen kopuruak gora egin du gizartearen hainbat esparrutan, baita politikan ere, baina oraindik ere bide luzea dugu egiteko emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortuko badugu.


Datorren asteazkeneko topaldian, hainbat gai jorratuko dira, hala nola emakume politikariek Euskadin dituzten zailtasunak; emakumeak zergatik eta zertarako behar ditugun politikan; eta dagoeneko lortu diren diskriminazio positiboko neurriak (kuotak, gizarteratzeko klausulak, etab.) zein etorkizuneko aukerak aztertuko dituzte.


Gai horiek guztiak eta beste batzuk ere aztertuko dira eta horien inguruan eztabaidatuko da Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldi honetan.


Topaldia streaming bidez emango da Fundazioaren webgunetik (www.sabinoarana.eus).
 

 
Comments (0) Number of views (1086)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

69. zenb. (2021) salgai, gure egoitzan bakarrik eskuragarri. Prezioa: 5 euro (postaz bidaliz gero, bidalketa-gastuak ez dira sartzen )

 

Harpidetza online

Aleak bidaltzeko, eskatu agiritegi@sabinoarana.eus emailean

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa