Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Berriak - Prentsa oharrak

Remei Sipi, José Barreira, Amaia Gorostiza, Juan Antonio Urbeltz eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Sabino Arana Sarien 2020ko saridunak

COVID-19ak sorrarazitako izurritearen eraginez, aurtengo kultura-ekitaldia streaming bidez eskainiko da Sabino Arana Fundaziotik, urtarrilaren 31n, igandearekin, eguerdiko 12etan.


ostirala, 2021.eko urtarrilak 15

Remei Sipi, José Barreira, Amaia Gorostiza, Juan Antonio Urbeltz eta  Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Sabino Arana Sarien 2020ko saridunak

Remei Sipi idazle eta Afrikako emakumeen aldeko ekintzailea; Jose Barreira, azken 40 urteotan Euskadin bizi den industrialari galiziarra; Amaia Gorostiza enpresaburu eta Eibar Kirol Elkarteko presidentea; Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista; eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia ditugu 2020ko urteko Sabino Arana saria jasoko dutenak. Ekitaldia urtarrilaren 31n egingo da, goizeko 12etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

 

COVID-19ak sorrarazitako pandemiaren eraginez, ekitaldia ohiko agertokian hau da, Arriaga antzokian izan beharrean, Fundazioaren egoitzan egingo da. Aldaketa horren helburu nagusia da beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartzea eta jende-edukiera ahalik eta gehien mugatzea. Aurrekoa dela eta, ekitaldia streaming bidez eskainiko da Sabino Arana Fundazioaren webgunea (www.sabinoarana.eus) baliatuz.

Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Ignacio Etxeberria erakundearen idazkariak aurkeztu dituzte aurtengo edizioan saritutako pertsonak eta erakundeak.

 

Fundazioaren ordezkariek adierazi dutenez, Sabino Arana Fundazioak REMEI SIPI aintzatetsi eta saritu nahi du, hots, “feminismo militantearen esparruan eta, zehatzago esanda, Afrikako emakumeen aldeko borrokan diharduen ekintzaile nekaezina”.

 

Espainiako estatuan bizi eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden emakume afrikarrak hartzen dituen E'Waiso Ipola (Emakume, altxa zaitez) emakumeen elkartearen bultzatzaile eta idazkaria da Sipi. “Bubi etniako (Bioko uhartea-Ekuatore Ginea) idazle horren lan ekinari esker, izatezko eskubideak eta aukera-berdintasuna galdatzen dituzten aipaturiko emakume horien egungo egoera ezagut dezakegu, euren gobernuek, erlijioek, tradizioek eta bikoteek ezartzen dizkieten oztopoen aurka”, nabarmendu du Mireia Zaratek.

 

Era berean, Sabino Arana Fundazioaren arduradunen aburuz, “Remei Sipiren lana esanguratsua eta baliotsua da; izan ere, Afrikako emakumeen, gutxiengo etnikoen eta emigranteen defentsan eginiko lanak, sortutako jakintza eta gizarte-engaiamendua eredugarriak baitira datozen belaunaldientzat”.

 

XXXII. edizio honetako beste sarituetako bat JOSE BARREIRA izango da, duela ia 40 urtetik Euskadin bizi den galiziar enpresaburua, “haren gogo ekintzaileagatik eta Euskadiko hainbat sektoretan (garraioa, siderurgia, logistika, energia berriztagarriak, ostalaritza eta hotelak) enpresa-ekimen arrakastatsuak sustatzen eta zuzentzen erakutsi duen gaitasun ezagunagatik”.

 

Kemen ekintzaile hori sustatzeko eta suspertzeko duen berezko talentuari esker, Barreira aise hurbiltzen da euskal gazte askorengana, hitzaldi ugari ematen ditu haientzat, eta “ekiteko beldurra bazter uztera” gogatzen ditu galiziarrak gure gazteak.

 

Beste alde batetik, Sabino Arana Fundazioak AMAIA GOROSTIZA enpresaburu eta Eibar Kirol Elkartearen presidentea aintzatetsi eta saritu nahi du, “enpresaren arloan zein futbolaren munduan eginiko kudeaketa-eredu bikainagatik”.

 

Amaia Gorostizak eduki daukan enpresa-ikuspegi bikaina dela eta, kontseilari-kargua betetzen du hainbat sozietatetan. Gainera, Gorostiza buru dela, 2020an 80. urteurrena bete duen Eibar Kirol Elkartea estatuko futbolaren maila gorenean finkatu da.

 

“Ildo beretik, ohore handiz esan dezakegu euskal enpresaburu honen ekimenari esker, Eibar dugula Lehen Mailan gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak dituen Europako hiririk txikiena”, adierazi dute fundazioaren ordezkariek. 2020an, kirolaren munduan eragin handiena izan duten 25 emakumeetako bat da mundu mailan eta, hartara, Sabino Arana Fundazioaren arduradunek azpimarratu dutenez, “Gorostizak erakutsi digu berdintasuna lorgarria dela kirol eta enpresa lako esparru maskulinizatuetan ere bai”.

 

Hala berean, JUAN ANTONIO URBELTZ antropologo eta folkloristak Sabino Arana Fundazioaren aintzatespena eta saria jasoko ditu datorren urtarrilaren 31n, “tradiziozko herri kultura ikertu, aztertu eta zabalduz, berrogeita hamar urtetan euskal kulturari egindako ekarpen zabal eta oparoagatik. Ibilbide horretan, liburu eta ikerketa garrantzitsuak argitaratu ditu Urbeltzek, batez ere, dantza tradizionalen eta jai herrikoien inguruan. Hainbat hamarkadatako lan zorrotza izan da, gure folklore-ondare aberatsa sustatzen eta zabaltzen lagundu duena, bai eta ondare hori ahantzi ez eta bizirik iraun dezan ahalbidetu duena”.

 

Azkenik, Sabino Arana Fundazioak BILBOKO MEDIKU ZIENTZIEN AKADEMIA aintzatetsi eta saritu nahi du, “lehen mailako erreferente soziosanitarioa baita, Bizkaiko gizon-emakumeen osasunaren, ongizatearen eta bizi-kalitatearen alde egindako 125 urtetik gorako ibilbide luze eta emankorragatik”.


Hori guztia Medikuntzako, Farmaziako, Odontoestomatologiako, Biologiako eta Albaitaritzako 1.000 profesionalen baino gehiagoren lan eskuzabalaren emaitza da, bai eta unibertsitateko kide nabarmenena ere, guzti-guztiak ezagutzaren sortzaile baitira, eta etengabeko osasun-hobekuntzaren erronkari eutsi eta eusten baitiote. Pertsonak osasun-sistemaren jardunaren ardatz nagusitzat hartuz, osasunak eta gizarteak harmoniaz edo adiskidetasunez elkartutako binomioa osa dezaten eta Zientziaren aurrerapenen lekuko izaten jarrai dezaten.

 

Sabino Arana sariak urtero ematen dira, euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrenaren gomutaz. Sari horien bidez, gizarteari zerbitzua emateko gaitasun eta arduragatik nabarmentzen diren pertsona ospetsuak, erakundeak edo taldeak aintzatesten ditu Sabino Arana Fundazioak.
 

Comments (0) Number of views (1266)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

67. zenb. (2020) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa