Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Hurrengo hitzaldiak

Hitzaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

 

Lekua: SABINO ARANA FUNDAZIOA - MORAZA PLAZA. 48007 BILBAO. Ezinbestekoa baieztatzea 94 405 64 50 edo -  SAKATU HEMEN

Berriak - Prentsa oharrak

Gaur egungo pandemia globalak, batik bat, osasun-arloko elkarlana galdatzen digu garapenerako lankidetzaren esparruan

• Adituak COVID-19a garapenari lotutako helburu eta politiketan izaten ari den eragina aztertu eta ebaluatu dute, eta azpimarratu dute funtsezkoa dela osasunaren ikuspegia era sendoan txertatzea lankidetzaren esparruan. • Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Mugarik gabeko Medikuek elkarteak elkarlanean gauzaturiko «Euskadiko ordezkaritza medikoak Perun izan duen esperientzia, COVID-19aren larrialdiari erantzuteko» ekimenaren balioa nabarmendu dute.


asteazkena, 2020.eko azaroak 11

Gaur egungo pandemia globalak, batik bat, osasun-arloko elkarlana galdatzen digu garapenerako lankidetzaren esparruan

Herri erakundeetako, osasun-arloko, unibertsitateko, gizarte zibileko antolakundeetako eta abarretako arduradunak elkartu dira gaur Sabino Arana Fundazioan, COVID-19aren pandemia garapenari lotutako helburu eta tokiko nahiz munduko politiketan sorrarazten ari den eragina aztertzeko eta eztabaidatzeko.

 

“Egungo pandemiaren erronka erabat lotzen zaie, halabeharrez, denon elkarlanari eta jardunbide egoki zehatzei osasun-arloan. Halakoak behar bezala aztertu eta ebaluatuz gero, lagundu baitiezagukete koronabirusaren krisiari aurre egiteko garapen estrategia batzuk diseinatzen” adituek diotenez.

 

“Garapenerako lankidetza eta COVID-19” izenburuaren ildotik, herri-erakundeetako eta osasun- arloko ordezkariek ideiak eta planak aurkeztu dituzte, koronabirusaren krisiaren aurrean, garapen-estrategia batzuk diseinatzen laguntzeko asmoz.

 

Mintegiaren hasiera-ekitaldian, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu du harro egoteko modukoa dela behartsuenen osasunarekin konprometituta dauden pertsonak izatea gurean, nahiz eta behartsuak Euskaditik milaka kilometrotara egon. “Osakidetzak lortu duen arrakasta eta ospea, hein handi batean, erakundea osatzen duten gizon-emakumeen gizatasunaren eta lan-kalitatearen ondorio dira”, adierazi du.

 

Beste alde batetik, “elkartasuna” eta “konpromisoa” kontzeptuak azpimarratu ditu. Perura joan zen profesionalen taldeak erakutsi dituen balioak dira. Sargardui sailburuak balio, elkartasun eta konpromiso horiek baliatuz jokatzeko deia egin dio euskal gizarteari, COVIDari aurre egin diezaiogun: “gure banakako portaeren mendekoa izango da pertsona askoren osasuna eta, batzuetan, bizitza bera”, nabarmendu du.


Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artolazabal andreak, bideoz grabatutako hitzaldi batez, konpromisoa hartu du “gure herrialdeko GKEek osatzen duten elkarte-sare aberatsaren proiektuak eta programak” sustatzen jarraitzeko bera buru duen sailetik, bai eta “garapenerako lankidetza-eredu propioa, elkarlanean eta aliantzen eraikuntzan oinarrituta” garatzen jarraitzeko ere.

 

Era berean, “lankidetza-politiketan eragile berriak txertatzearen” alde egin du. Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren (Osasun Saila eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Saila), Mugarik gabeko Medikuen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko aliantza azpimarratu du, “aurkitzeko eta indartzeko ibilbide berria irekitzen digulako”.

 

Gonzalo Fanjul jaunak, ISGlobal Politika Analisiaren ataleko zuzendariak azpimarratu duenez, koronabirusaren krisiak herrialde aberatsak eta pobreak lerrokatu ditu pandemiaren aurkako borroka eta ekonomien babesa aintzat hartzen dituen agenda baten inguruan. Hala ere, Fanjulen ustez, “erantzuteko gaitasun desorekatuak ondorio ikaragarriak izan eta izango ditu ehunka milioi pertsonaren osasunean, ongizatean eta segurtasunean, baita nazioarteko komunitateak horiei babesa emateko duen gaitasunean ere”.

 

“Pandemiak erakutsi digu behartsuenak galtzen uztea moralik gabekoa bezain zentzugabea izango litzatekeela; aitzitik, garapen estrategietan luzaroan espero diren aldaketak egiteko aukera eman digu”, adierazi du. Ildo horretan, horietako batzuk aipatu ditu, hala nola, txertoari lotutako osasun globalaren gobernantza berria, edo osasun globalak hartu duen garrantzia estatuen segurtasunaren alderdi erabakigarri gisa”.

 

Amaitzeko, lankidetza deszentralizatua deiturikoak ingurumari honetan izan behar duen funtsezko eginkizuna azpimarratu du, “bereziki euskal lankidetzak, berezko gaitasunak eta balio erantsia dituela”.

 

Azkenik, David Noguerak, Mugarik gabeko Medikuen elkarteko presidenteak, Ismael Díez del Val Basurtuko ospitaleko zirujauak eta «Euskadiko ordezkaritza medikoak Perun izan duen esperientzia, COVID-19aren larrialdiari erantzuteko» euskal misioaren koordinatzaileak, eta Cristina Calvo andreak, Basurtuko ospitaleko ebakuntza-gelako erizain eta aipaturiko proiektuan parte hartu duenak, azaldu dute Eusko Jaurlaritzak eta Mugarik gabeko Medikuak elkarteak batera gauzaturiko esperientzia aitzindari hori zertan datzan. 

 

Ildo horretan, Ismael Díaz del Valek hango ospitaleen antolaketari, baliabideei, langileei, osasunari heltzeko zailtasunei eta abarri dagokienez antzemandako arazo nagusiak aipatu ditu, eta adierazi du euskal misioaren helburu nagusien artean egon direla “birusak eragindako infekzioaren ziozko gehiegizko hilkortasun- eta gaixotze-tasa murrizten laguntzea, COVID-19aren inguruko ospitale-unitateen kudeaketa indartzea eta paziente kritikoak, bereziki ZIUn daudenak, artatzea, barne-zirkulazioa dinamizatzea, pazienteak eremu batetik bestera igarotzeko irizpideak definituz (Larrialdiak < > Ospitaleratzea < > ZIU), horietako bakoitzean saturazioa saihestuz eta egungo egoeran “funtsezkotzat” jotzen diren botiken, ekipamendu egokiaren, O2-ren eta NBEen eskuragarritasun iraunkorra bermatzen saiatzea”.

 

Leizuri Arrizabalaga legebiltzarkideak aurkeztu eta moderatu du jardunaldia.
 

Comments (0) Number of views (96)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

65. zenb. (2020) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

Sabino Arana Fundazioa Euskaraldian arigune bihurtu da

SARTU: Euskal historiak, argazkiak eta bideoak

       

 

  •  

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa